Azkorriaga

Azkorriaga
Azkorriaga gotorlekuaren hondakinak ©Jose
Nombres alternativos
Gaztelutxoa
Tipo de monumento Gotorlekua
Municipio Gorliz
Siglo
XVIII
Estado Suntsitua
Ubicación Altitud: 32 m.
ED50 30T X.503779, Y.4807947
WGS84 43.422530 N, -2.954620 E.
Imágenes

***

***

***

***

*****

*****

***

***

***

***

***

Panel batek honela dio

Bertara iristen den bidean dagoen panel batek honela dio:
Azkorriaga gotorlekuaren aztarnak
Orain gagozan lekutik, Urtrikoetxe izeneko puntua ikusten da. Puntu horretan dagoz Azkorriagako Gotorlekuaren aztarnak. Gotorleku hori XVIII. mendean eregi eben, badia defendiduteko. Gotorlekuaren inguruan edertasun malkartsuko paisajea ikusi daiteke: babesleku naturalak, heltzeko gatxak diran kalak, denporeak higatutako arrokak eta badia handiak. Alde hori 100 miloi urte baino gehiagoko arrokez beteta dago. Arroka horreek uharri txikiak osatzen dabez eta uharri horreetan dinosauroen aztarna fosilak be topau dira (ezinezkoa da horreetara heltzea).
Gorlizko Elizateak kokaleku estrategidoa dauka Bizkaiko kostaldean eta, ondorioz, kostaldeko tarte horretan defensarako hainbat elementu jarri dira historian zehar. Elementu horreen helburua Jaurerria ahalik eta ondoen babestea zen, gerrea hastekotan etsaiak itsasotik sartu ahal ziralako. Sistema horreek Kantauriko erlaitza hartzen eban beste sistema handiago baten barruan egozan.
1741ean, Gorlizen “gotorleku” bat egoala jakin dogu, gaur egun Plentziako Erietxea dagoen eremuan. Uraren eraginak hondatu egin eban eta, ondorioz, 1755ean berreregi egin behar izan eben. Halandabe, bateri horrek be ez eban askorik irain eta 1795ean kainoiak “Fortín de Ascorriaga”ra eroan ebezan. Uste da lekualdatze horren arrazoiak estrategia eta jardun militarren planteamentu barriak izan zirala.
Azkorriagako kokalekua hartzea gatxagoa da lehorreratzea gertatzen bada: itsasoan barruratzen dan lur-mihin txikia da, eta hara heltzea gatxa da. Goragotik ikusten dauz badia eta Plentziako porturako sarrerea eta, ondorioz, aurreko defentsek baino ikuspen hobea dauka.
Gaur egungo aztarnak ikusita (hiritarrek “Gaztelutxoa” izenez ezagutzen dabe), esparruaren ezaugarri batzuk zelakoak ziran jakin geinke; itsasoz zein lehorrez heltzeko gatxa dan ezponda malkartsu batean kokatuta dago. Harlangaitz-horma lodi batez inguratuta egoan. Hurretik eraikuntza txiki baten zatia ikus daiteke; seguru antzean, polborategia izan zan. Ez dakigu zeintzuk izan ziran gotorlekua ixteko eta bateria barrira joateko arrazoiak. Seguruenik, defensa-estrategia barriak heldu ziran eta defensa-mota horreek zaharkituta geratu ziran.”