112 telefonoa

Enviado por ietxaburu el 2018, Septiembre 12 - 16:24.

112 laguntza eskatzeko telefono zenbakiari buruz azalpentxoa ematea OSO interesgarri/beharrezkoa iruditzen zait.

Jende askok (bai mendizaleen artean ere) uste du zenbaki horretara edozein lekutatik deitu daitekela. Alegia beti daukala kobertura.

Ba EZ DA EGIA. Berriro diot EZ DA EGIA.

Egia da, zuk kontratatutako konpainiaren koberturarik ez izan arren, beste batena baldin badago, orduan deia egin ahal izango dela, baina ez bada inolako konpainiaren seinalerik iristen, EZIN DA 112-ra deitu. FISIKA kontua da. Gure telefono/smartphone normalak antena/errepetidore baten baten bitartez funtzionatzen dute. (Badaude satelite bidez egiten dutenak, espedizioetan eta ibiltzen dituztenak).
Batzuek uste dute, telefonoak GPSa daukanez, horren bitartez 112 zenbakiak funtzionatuko duela. Ba EZ. Batetik GPS sateliteak emisoreak dira eta beste uhin mota batzuekin funtzionatzen dute. Adibidez, GPS normalarekin ezin da 112ra deitu edo irrati batekin entzun daiteke baina ez irratira deitu....

Hori argitu ondoren, baita ere argitu, gerta litekela kobertura txarra dagoelako 112 zenbakira deiak ez funtzionatzea BAINA BAI SMSak. Hau da DEIAK egiteko, SMSak bidaltzeko baino kobertura hobea behar da.
Nik hau ez nekien eta duela gutxi, Pirineoan, hiru lagun ginen eta batek arazo bat izan eta laguntza eskatu beharra izan genuen. 112-ra deituta ez zuen funtzionatzen (gailurrean, alde batera Ordesa eta bestera Gavarnie). Hurbildu zen frantsez bati ere ez. Eta inguruan bueltaka nenbilela ea koberturarik sartzen zitzaidan, halako batean mezu normal bat iritsi zitzaidan. Hori ikusirik etxera SMSa bidali nuen eta laguntza eskaera martxan jarri (ordu bete baino gehiago galdu ondoren)