13 - Chalet Asco Stagnu 1.420 m. – Refug d’Ortu di u Piobbu 1.270 m.

Enviado por ietxaburu el 2018, Septiembre 5 - 19:25.

14,2 km. 1.750 m. igoera metatua

Paraje malkartsu batetik Boca di Stagnu-ra igoera bortitza egin ondoren, beste aldera jaisten, Muvrella-ko aintzira txiki eta fotogenikoaren aurretik igaroko gara. Gero erreka tartean sartu ahala, paraje batzuetan kateak daude jarrita, baina soroa lehorra baldin badago, horien beharrik ez dago. Zubi airoso (Pasarela de Spasimata) bat igaro eta berehalaxe Refug de Carrozzu-n gaude (1.770 m.). Oso inguru polita da, baina aholku orokorretan esan bezala, zimitzen beldurrez eta oraindik goiz zenez, hurrengo aterperaino jarraitzea erabaki nuen. Berriro gorantz, baina eguraldia ere iluntzen, eta Collado de Bocca di l’Innominata (1.865 m.) eta Alto de Ladroncellu (2.020 m.) lepoen arteko gailur airoso, malkartsu eta bi aldetara amildegiz jositako horretan, hodei artean noiz tximistak hasteko beldurrez, adrenalina dantzan izan nuen. Baina ez zuen euririk bota eta ez nahi ordurako, baina iritsi nintzen azken aterpera.

AdjuntoTamaño
13 Asco Stagnu - Ortu di u Piobbu.TRK76.19 KB
13 Asco Stagnu - Ortu di u Piobbu.GPX64.99 KB