8 - Refug. De L’Onda 1.430 m – Refug Petra Piana 1.840 m.

Enviado por ietxaburu el 2018, Septiembre 5 - 18:43.

10,8 km. 889 m. igoera metatua

Etapa hau eta hurrengoa, biak egun berean egiteko asmoa nuen, gida liburua jarraituz. Horretarako, bi aterpe-etxe hauen artekoa, gandorretik doan bariantetik egitea komeni da, motzago eta gora behera gutxiagoarekin Baina egun honetarako eguraldiaren iragarpenak ez ziren onak (arratsean elurra bota zuen) eta zeukan itxurarekin nahiago izan nuen bide ofizialetik egin. Hala ere eguerdi aurretik iritsia nintzen arren ez nuen aurrera jarraitu.
Hemen ere nahiz eta lehena izan iristen, aterpean lekurik ez (enkargatuak denak) eta denda alokatu zidaten. Eta pozik, zeren beranduago etorritako gazte batzuk, denda gehiagorik ez zuela eta aurrean bidali zituen nagusiak (!!!). Gero, arratseko 8:00 tan, enkargatutako bi leku okupatu gabe zirela ikusita, nagusiari esan eta hantxe sartu nintzen.
Nik egin nuen bidetik, nahiz gandorrekoa, biak errazak.

AdjuntoTamaño
08 Onda - Pietra Piana.TRK76.69 KB
08 Onda - Pietra Piana.GPX65.33 KB