7 - Vizzavona 920 m. – Refug. De L’Onda 1.430 m.

Enviado por ietxaburu el 2018, Septiembre 5 - 18:35.

11,6 km. 1.178 m. igoera metatua
Tfnoa: 972506322

Hasierako zatia nahiko turistikoa den parajetik (ingelesen ur jauziak). Gero “Monte d’Oro” (harkaitzezko mendi dotore eta trinkoa) mendiaren magaletik gora, Col de Muratello (2.120 m) gainditu eta azpian ikusten den aterpetxera. Arazorik gabea.
Beste aukera da, Vizavonnatik “Monte d’Oro” (2.390 m.) tontorrera igo eta handik Col de Muratellora jaitsi. Nik horrela egiteko aukera hausnartua nuen, baina egun horretarako, eguerditik aurrera euria iragarrita zegoen eta nahiago izan nuen lehen bait lehen bukatu. Eta halaxe, arratsalde hasieran euria hasi eta lotara joan nintzenean oraindik ez zuen atertu.
Hemen ez zuten lekurik aterpean eta kanpin denda alokatu nuen, Euri jasarekin barrena ere busti egin zen.

AdjuntoTamaño
07 Vizzavona - Onda.TRK76.67 KB
07 Vizzavona - Onda.GPX65.31 KB