GR20 - KORSIKAko zeharkaldiaSubmitted by ietxaburu on 2018, Septiembre 5 - 17:40.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz 2017 an. lagun batek eta biok, Korsika zeharkatzen duen GR-20 zeharkaldia egitea erabaki genuen. Baina gero berak ezin zuela eta azkenean bakarrik egin nuen. Ekainaren bukaera eta uztailaren hasiera tartean egin nahi nuen, baina etxean ondo etortzen ez eta Irailean, 12 tik 25 erako egunetan egin behar izan nuen. Udaran bero HANDIA egiten omen du eta baita ere sekulako jendetza. Berriro errepikatuko banu, seguru asko garai berean egingo nuke. - Gida frantsesetan, Calenzanatik Concara azaltzen da (iparretik hegora). Nik “Desnivel” argitaletxeko GR20-Travesía de Córcega gida liburua erabili nuen eta alderantziz egin nuen. Interneten begiratzen hasten bazarete, Europako zeharkaldi zail eta gogorrenetakoa omen da……Ba EZ da egia. - Zailtasunaren aldetik, Aiako Harriko 3 tontorrak zeharkatzeko gai den edonork egin dezakela uste dut nik. Perineoan zeharkaldi edo igoera normalak egiten ohitura duenak ez du inolako arazorik izango. Youtuben zeharkaldiko grabaketa pila dago, baina gehienak, halako espektakularitatea bilatzen. Egia da, nahiko malkartsua dela, eskuekin harkaitza oratzen ibili beharra, kateak eta kableak jarritako lekutatik ere ibili behar dela, baina hain zuzen, horiek baino okerrago izaten da, berez errazago izan arren, irristada batean, erorketa arriskutsua izan liteken lekuetan. Baita ere esan behar da, soroa bustita izanik leku asko nahiko arriskutsuak bihurtzen direla. - Gogorra?. Ez dakit zer esan. Egunero egiten diren km. eta igoerak ez dira hemen HRP edo GR-11n egiten direnak baino gehiago. Bada egia, maldak oso pikuak direla eta agian horrek, benetan dena baino gogorragoaren sentsazioa eman dezakeela. -Ura eta janaria: Goizero irten aurretik hartu egunean beharko duzun ura, ez baita beti erraza bidean ura aurkitzen. Aterpe-etxe gehienetan saltzen dute biderako barritak, ogia, gailetak, gazta eta saltxitxoia eta etaparen bukaeran beti dago aukeran PIETRA izeneko litro erdiko garagardo lata - Paisaiaren aldetik, oso polita da. Ez da Pirineoa, desberdina, baina oso polita. Sekulako pinadiak….Baita ere, itsasotik gertu baina hain leku garaiak…. , “Cinto” menditik “Calvi” hirira, Aiako Harritik Donostiarainoko distantzia dago, baina 800 metroko garaieratik baino 2.700 metroko garaieratik begiratzen…. - Mendi.aterpe-etxeei buruz: Orokorrean, Pirineoan orain 50 urte zirenak. Ez handiak. Jende pila bata bestearen ondoan etzanda, dutxatzeko ur hotza hala-holako kanila batetik…. Mantarik ez dute, beraz nork bere sakua eraman beharra. Sukalde bat izaten dute, butano eta sukaldeko tresneriarekin edonork erabil dezakela. Ez dago elektrizitate entxuferik. Hiru aukera daude: a) aterpean lo egin, b) beraiek alokatzen duten kanpin denda (ez dira oso egokiak euritarako) eta c) bibak deitzen diotena, hau da zerorrek eramandako kanpin denda. Hiru aukeretako edozein hartzen dela ere, sukaldea eta komunak erabiltzeko eskubidea duzu, eta nahi baduzu, afaltzen eta gosaria emango dizute. Nik beti "demi pension" egiten nuen, baina zama beti 12/15 kilokoa zen - Bidaia: Webgune hauek interesgarriak izan litezke:
|
Ederra! Eskerrik asko!
Ederra! Eskerrik asko!