Belagua-HEM

Xabiaram-k sortua, 2018, abuztua 20 - 20:53
Ibilbide mota Oinez
Zailtasuna Zaila
Lurraldea Izaba
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea
Eskema Belaguako Aterpea (1.400m)-Bortuzko-Aniberkandia saroia-Anaie edo Intzolako Lepoa (2.000m)-Urtets Gaina-Lhurseko Lepoa-Hiru Erregeen Mahaia (2.445m)
Lotuta »Hiru Erregeen Mahaia (mendi)
Gora-behera1100 m
Luzera24 Km
Iraupena8:00 - 10:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Belagua-HEM
Belagua-HEM mapa

Kaixo lagunak larunbatean (08-11) mendi honen tontorrerainok igo nintzen.
Ibilbide bezala luzeena da baina nire ustez ederrena ere bai, kontuan izanik ibilbide guztia Euskal Herriko lurretan egiten dela. Ia 5 ordu behar izan nituen igoera egiteko. http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92641.jpg Belaguako Aterpetik hasi eta Bortuzko eta Aniberkandiako saroitik zehar doan bidezidorra hartu nuen Anaie edo Intzolako Lepoara iritsi arte, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92632.jpg bide osoan zehar ekialderako norabidean GR12-aren marka zuri-gorriak jarraituz eta senda ondo markatu batean. Puntu honetara heltzeko 3 ordu behar izan nituen eta hona arte ez dago aldapa esangurutsurik bidean apurka-apurka igotzen da 1.400 metrotik 2.000 metrora, Anelarra ondoko paisaiak izugarri ederrak direla esan beharra dago.
Behin lepo honetara iritsita Hegoalde norabidea hartu behar da, Urtets alderantz, hasierako malda besterik ez da eta jadanik 2.000 metrotik gora gabiltza, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92631.jpg jarraian jeitsiera txiki bat eta Lhurseko Lepora igo behar da, hau 2.300 metrora dago eta lapiaz gainean eta malda nahiko gogor batean egin behar da, zati zailtxoena hauxe izango dela uste dut, 1 ordu eta 15 min. inguru. Behin lepo honetara iritsita azken zatia besterik ez zaigu gelditzen, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92629.jpg HEM 2.445m. ipar-ekialdeko sendatik, 25 min., ez du zailtasun berezirik gailurrera heltzeko, baina kontuz ere ibili behar da hegoalderako amildegiarekin. Gaina zapaltzeak izugarrizko poza ematen du http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92626.jpg.
Zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, jeitsiera edo itzulera egin behar da eta egia esan luzea samarra da, nik 4 ordu inguru behar izan nituen Belaguako Aterpera iristeko.
Jarraitu nuen bidea ez zen ohikoena izan, beherakoan Urtets aldera iritsitakoan mendebalderako (ezker) norabidea hartu eta Larrako basamortu karstikoan barna jeitsi nintzen http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92643.jpg Anaieko Lepotik datorren GR12-arekin gurutzatu arte, hemen ere GR12 Larrako Ateak-ra jarraitu beharrean Ukerdiko Goiko Puntalaren hegoaldetik zehar jarraitu nuen http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92638.jpg Aniberkandiako Saroiara heldu arte, puntu honetan GR12-arekin gurutzatu nintzen berriro eta aurrerantzean hauxe jarraitu nuen Belaguako Aterperaino.
Ibilbide luzea baina izugarri ederra eta gainera Euskal Herriko lurraldean zehar osoki.
Hemen ibilbidearen mapa: http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92784.jpg
Gomendagarria erabat, giro onarekin eta nahiko ur eramanez.

Irudiak

***