Madalen eta Aritzabal HiriberritikEnviado por inaxio el 2018, Julio 2 - 19:51.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere. Arreta pixka bat jarri behar da Berastegiko harratearen inguruetan arrastoa jarraitzeko, baina behin Mendi bizkarrera igoz gero, Mendebaldera jotzen duen bidezidorra jarraitzea aski da tontorrera gerturatzeko. Tontorrera gerturatu ahala ezpela nagusitzen da eta azken bostehun metroetan, harkaitzarekin nahasten denean, arreta jarri beharra dago bidezidorra ez galtzeko (itzuleran asmatu ahal izateko batez ere, ez da batere atsegina ezpel artean trabatuta gelditzea!). Lainoa izanez gero leku arrikutsua izan daiteke! Berastegiko harratera itzultzean bideak gandorrari jarraitzen dio, Olazabal aldera jotzen duen bidearen arrastoarekin topo egin arte. Hortik aurrera bidea ez da horren garbia (2018ko ekaina, hainbat zuhaitz daude erori eta bidean gurutzatuta), baina gora-behera gutxirekin eramango gaitu Aritzabalgo iparraldeko lepora. Tontorrerako joan-etorria egin eta Urbarango bide nabarmenari jarraitzea aski dugu Hiriberrira itzultzeko. Udaberriaren amaieran egiteko aproposa.
|
Argazki kamara hondatuta
Egun honetantxe izorratu zitzaidan nere argazki kamara kuttuna eta bisorea ez zenez pizten "gutxi gora-behera" atera nituen ateratako argazki apurrak.