Goikogane eta Kamaraka Ermutik abiatuta

Jose-k sortua, 2018, maiatza 2 - 22:24
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna
Lurraldea Laudio
ABIAPUNTUA Ermuko Andre Mariaren Santutegia
Eskema Ermuko Andre Mariaren santutegia - San Antonio eta Santa Apolonia ermita - Otxorteta/Otsaurreta lepoa - Goikogane - Kamaraka - Torrontegieta - Ermuko Andre Mariaren santutegia
Lotuta »Kamaraka (mendi)
Gora-behera450 m
Luzera7.6 Km
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Goikogane eta Kamaraka Ermutik abiatuta
Kamaraka Goikoganetik ikusita

Ibilaldi honek aurrena mendi magala zeharkatzen du ekialderantz altuera pixka bat galduz, Otxortetako lepoaren bila. Ondoren aldapa pikoarekin Goikoganara igotzen da, eta mendi-bizkarreko bidezidorra jarraituz Kamarakako tontorra harrapatzen du, Ermuara beste bide batetik jaitsi aurretik.

Ermuko Andre Mariaren Santutegira iristen den errepidetik Isusi auzorantz itzultzen hasiko gara, baina bertara iritsi gabe. San Antonio eta Santa Apoloniari eskainitako ermitaren ondotik igaro eta laster ezkerrerantz habiatzen den bidezidor bat hartuko dugu. Bidezidor hau Isusi auzunearen gainaldetik eramango gaitu, pago eta haritzen artetik, bide zabal batera jaitsi arte.

Bide hau jarraitu behar dugu tarte luze batez, leun-leun bada ere altuera galduz, ezkerrerantz irteten diren bideei jaramonik egin gabe. Otxortetako lepoan ezkerrerantz hartuko dugu, hegi aldapatsuan gora, Goikogane tontorrera iritsi arte. Ganekogortatik hego-ekialderantz luzatzen den mendilerroaren ertza izanik, ikuspegi zabalak eskaintzen ditu tontor honek.

Mendi-bizkarreko bidezidorra jarraituko dugu, Goikoganetik jaitsi eta eguneko helburu nagusia den Kamarakara iristeko.

Jaisteko, mendi-bizkarra jarraituko dugu, eta ondorengo lepora iritsi baino zertxobait lehenago ezkerretara hartuko dugu, bide zabal baten bila. Hegoalderantz, bide honek Torrontegieta izeneko irtenune batera eramango gaitu. Toki honetan, bide zabal hau utzi eta kare-harria azaleratzen den eremu batean zehar zuzen-zuzen maldan behera abiatzen den bidezidorretik jarraitu behar da. Bidezidor honek minutu gutxitan Ermuko Santutegira eramango gaitu.

EranskinaTamaina
Kamaraka_1.gpx85.82 KB
Irudiak

****

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***