Gorbeiara igoera Pagomakurretik abiatuta

Enviado por Jose el 2017, Septiembre 9 - 07:03.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Esquema Pagomakurre – Arraba – Egiriñao – Gorbeia
Relacionados »Gorbeia (mendi)
Gora-behera800 m
Luzera12.4 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Gorbeiara igoera Pagomakurretik abiatuta
Egiriñaora iristen; Gorbeia laino artean

Pagomakurre izango da ziurrenez mendizaleek Gorbeiara igotzeko gehien aukeratzen duten abiapuntua. Ez da ibilbide laburrena izango, baina bai xamurrenetako bat.

Areatzatik abiatzen da Pagomakurrera doan bidea. Bikotzganetik ere irits omen daiteke, baina nik ez dut ezagutzen. Bide aldapatsu eta bihurri bat da, baina automobil arruntak arazorik gabe igo daitezke.

Aparkalekutik hegoalderantz irteten den bidetik abiatu behar da. Bide honek Arraba izeneko zelaigune zabalera eramaten du aldapa leunarekin. Arraba bere ekialdeko ertzetik zeharkatu behar da, zuhaitz lerroa jarraituz.

Arrabako hegoaldeko puntara iristean, bideak maldan gora egiten du, Gatzarreta izeneko mendi malkartsua ezkerretik zeharkatzeko pasartearen bila.

Ondoren malda belartsuan behera, Egiriñao izeneko sakonune batera iristen da. Pagadia zeharkatu behar da, aterpe bat eskuinaldean utziz, Aldamin eta Gorbeiaren artean sortzen den bailaratxo aldapatsura bidean. Eskuinaldean Lekuotz iturria dago, haitz baten barrenean.

Eztarria freskatu ondoren, ibilbideko tarte gogorrean sartuko da. Pagomakurretik Egiriñaora bide luze xamarra baina leuna eta bat ere zailtasunik gabea izan da. Hemendik tontorreraino aldiz, oso aldapatsua izango da.

Falta den igoerak bi zati izango ditu. Aurrena Aldamin eta Gorbeia arteko lepora iristea da. Horretarako, aurrez aipatutako bailaratxoan gora egin behar da. Lepora iristean eskuinera egin behar da, burdinazko gurutze ezagunaz apaindutako tontorrera eramaten duen azken malda pikoari ekiteko.

AdjuntoTamaño
Pagomakurre-Gorbeia.gpx55.42 KB
Imágenes

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****