Lekarri

Enviado por zuriain el 2016, Mayo 17 - 13:49.
Altitud 852 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.649155, Y.4734945
WGS84 42.750673 N, -1.178743 E.
Nombres alternativos Likarri, Cañamares
Puntos de partida
Cerca Remonasa mendia, Santa Ageda mendia, San Julian eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Lekarri
Lekarriko gailurra ©zuriain

Urraulgoiti eta Zaraitzu ibarren artean Nafarroako mendialderik bakartienetako bat zabaltzen da. Gindano, Zerrenkano eta Rakas errekek ebakita, gainak zerrenda luzeetan hedatzen dira iparretik hegoalderantz. Orrialde honetan mendebalderen dagoen mendikatetxoa jorratuko dugu.
Kurkuxulo menditik hegoaldera, hainbat gain interesgarri topatuko dugu: Esteleski, Añuki,Zelagaina, Lekarri... Paraje bakartiak gara, herri despopulatuz eta borda hondakinez josiak, ehiztariek bakarrik bisitatuak. Hala ere, bideak pentsa zitekeen baino egoera hobean daude oraindik, eta basurdeen moduko ibilaldi nekagarrien ordez, txango atseginak topatuko ditugu, betiere inguru basa eta ez guztiz erraz batean.

Imágenes




***

****

***

****

****

Related nodes

Inguru bakartiak

Kaixo mendizaleok.
Aurreko batean (2017-04-13) izan nintzen bertan, horretarako, Andoin herrira doan errepideko 8.km inguruan utzi nuen kotxea (ezkerrean txabola abandonatu bat dago) eta bertan eskubira bide bat hasten da . Errekara doa, berau gurutzatu (oinak busti behar dira) eta hesi batekin topo egingo degu. Hesia pasa eta mendi magala gora gora egin hesia ezkerrean dagoela bide jakinik gabe, baina hesiaren norantzan. Erdialdean ikusiko duzuen hesiaren beste aldean magala askoz garbiago dagoela, beraz, beste aldera pasa ahal den bezala, hesia pasata gorantza jo lepo bateraino. Bertan mendia aurrealdean dagoela jakinda, lepoan bidetxur bat hasten da nahiko garbia tontorreko aurrealdeko leporaino iristen dela, hemen beste hesi bat pasa eta tontor gaineko gunera eramaten du, pasagune zikin baina arazorik ematen ez duen lekutik joanda. Gainaldean egonda (harri mordoa dago), tontorra ekialdeko muturrean dago eta bertara joan behar da. Tontorrean bistak ekialdera daude.
Ondo izan Aio.