Bentaneta

Bentaneta
Bentaneta begia ©Jose
MunicipioNo disponible

Anbotoren hegoaldeko aurpegian zehar Zabalaunditik igotzen den bidetik oso urbil dagoen berezko begi bat da, hego-ekialdeko aurpegi bertikalera begiratzeko aukera ematen duena. Kobazulo txiki batekin komunikatuta dago. Anbotora igotzen den bidetik ikusten dena kobazuloaren ahoa denez, gertu baina ezkutuan dagoen begiaren kokapena antzematen laguntzen du.

Imágenes

***

***

****

***

***

***

****

***

***

Related nodes

Nire ustez koba

Nire ustez koba hau errepikatuta dago 2 zenbaki desbedinekin bata 27644 eta bestea 27645.

Elkartu ditut

Apropos sortu nituen bi orriak, batean begia eta bestean kobazuloa jasotzeko asmoarekin. Baina agian ez du zentzurik bereizteak... Orri bakarrean elkartu ditut.
Zuk igo duzun argazkian Benartea deitu diozu. Nondik jaso duzu izen hori? Bibliografian Bentaneta (edo Ventaneta) izenez aurkitu dut nik. Askillarreko (edo Eskillarreko) begia bezala ere bai, zenbait tokitan, baina deitura okerra dela dirudi, Bizkaiko kobazuloen katalogoaren arabera benetako Askillarreko begia ekialderago omen dago eta. Beste txango batean hura bilatzeko erronka jarria diot jada nire buruari.

Argazkian izena jartzerakoan

Argazkian izena jartzerakoan nere akatsa izan da, zuk emandako izena jarri nahi nuen.