Lezo - Mitxintxola - Donibane

Enviado por inaxio el 2014, Noviembre 30 - 09:55.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lezo
Esquema Lezo - Lehenengo dorrea - Mitxintxola - Pasaiako badiako sarrera - Donibane - Lezo
Relacionados »Lezo (herria) »Pasai Donibane / San Juan (herria) »Lehenengo dorrea (eraikin) »Mitxintxola (mendi) »Lezo - Mitxintxola - Donibane (ibilbide)
Gora-behera400 m
Luzera9 Km
Iraupena2:30 - 3:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lezo - Mitxintxola - Donibane
Talaia bidea Donibane aldera jaisten

Lezoko Kultur Etxearen ingurutik abiatu eta aldapari ekiten dio berehala ibilbideak, lezoar askok Jaizkibelera igotzeko urteetan zehar sakondutako arrastoan gora. Beste hainbat bidezidor gurutzatuko ditugu bidean, arreta jarri beharra dago bidegurutzeetan. Bizkarrera iristean Mendebaldera jo behar dugu, lehenego dorrearekin topo egin arte. Handik errepidera jaitsi eta beste aldean jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu, Talaia bidearen markak jarraituz, Mitxintxola izeneko muinoaren oinera heldu arte. Bidez kanpo igoko gara larrean gora, haitz zerrenda bat topatu arte, eta haren aldamenetik jarraituz helduko gara tontorrera.

Lehenago utzitako Talaia bidea bilatuz jaitsiko gara IMra, eta haren arrastoari jarraituko diogu badiako haitzetako bizkarrean behera eginez. Tarte malkartsua da eta kablea jarrita dago zenbait lekutan, baina ez dauka aparteko zailtasunik, jende asko ibiltzen da bide horretan gora eta behera. Porlanezko bide batekin egingo dugu topo beherago, itsasontzientzako semaforoa dagoen lekuan. Bide horretan behera helduko gara itsasbazterrera. Pasai Donibaneko kale nagusia zeharkatuko dugu taberna eta turista ugari saihestuz eta hala helduko gara Lezora doan errepidera.

AdjuntoTamaño
lezo-mitxitxola-donibane-20141019.gpx98.29 KB
Imágenes