AlgorriEnviado por zuriain el 2014, Septiembre 22 - 10:19.
![]() Gainolarriko gailurra. Serlo Gaina hondoan ikusgai ©zuriain Aralar hegoaldean bigarren mailako hainbat gain aurkituko ditugu, harritsu eta latz bezain ezezagun. Gipuzkoara hurbildu ahala, mendia are malkarrago bihurtzen da, eta pistek bide zaharrei uzten diete tokia. Aragungo harrateak Algorri eta Gainolarri gainak bereizten ditu. Haraino bide egokiak iristen dira, baina gailurrak bisitatu nahi izanez gero, bidetik atera eta malkarretan gora egin beharko dugu. Merezi du ahaleginak, Aralarko bazter bakarti hauek ezagutuko ditugu eta.
|
![]() |