Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz

Enviado por inaxio el 2014, Agosto 28 - 21:58.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Esquema Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz
Relacionados »Illarraundiko malkorra (mendi) »Goldaratz (herria) »Etxeberri (herria) »Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz (ibilbide) »Larrazpil (mendi)
Gora-behera825 m
Luzera16 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz
Illarraunduko txartelontzia

Aralarko ekialdeko eremuan gehien nabarmentzen diren hiru tontorrak bilatzen ditu ibilbideak Etxeberritik abiatuta. Bidea laburtu nahi izanez gero, Goldaratzetik abiatu zaitezkete. Ibilbide zail bezala jarri dut, tarte batzuetan bidez kanpo doalako arrastoa eta erraza delako halako eremuan, basoa eta karaitza nahasten direnean, norabidea galtzea. GPSa edo iparrorratza behar da lasai ibiltzeko.

Goldaratz eta Etxeberri artean Aralarko Itzuliari dagokion GR20 bidea jarraitzea aski da (ni igoeran tarte pare batean GR bidetik kanpo ibili nintzen, hobe duzue jaitsierako arrastoari jarraitu). Bidea ondo markatuta dago eta arazorik gabe jarraitu daiteke marka zurigorriak jarraituz.

Igoeran Goldaratz aldeko bidea uztean harripilekin markatutako bidezidor bati jarraitu nion. Bidezidor hau baino bide nabarmenagoa da ia parez-pare igotzen den harri-txintxarrezko pista zabala; zeuek egin aukera, gorago elkartzen dira biak.

Illarraundiko malkorra da lehenengo tontorra. Arrastoa HEko gandorrean gora igotzen da. Ez da aukera errazena; harriari helduta ibili nahi ez baduzue, iparraldeko isurialdetik saihestu dezakezue, aurrerago, tontorretik gertu, gandorrera igotzeko aukera egokiagoa izango duzue.

Larrazpil aldera jotzen du gero GRaren arrasto zurigorriei jarraituz, bizkarrera heldu arte, handik Larrazpilgo bi gainak bilatzeko (txartelontzia du lehenak, harripila bat baino ez bigarrenak).

Alitzeako Malkorrera jotzen du gero arrastoak, biderik jarraitu gabe. Harripila bat baino ez tontorrean. Eta handik bizkarrari jarraitzen dio IMra jaitsiz, bizkarra bera zeharkatzen duen bide arrasto bat topatu arte. Handik Goldaratz aldera jaisten da, GR20 bidearekin bat egin eta Goldaratzera joateko.

AdjuntoTamaño
etxeberri-illarraundi-goldaratz-20140826.gpx176.01 KB
Imágenes



****