Aritxulegi - Domiko - Bidango Gaña

Enviado por inaxio el 2014, Julio 28 - 20:23.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Arritxulo aterpea
Esquema Arritxulo aterpea - Aritxulegi - Aialde jatetxea - Kanala - Domiko zentrala - Domiko urtegia - Bidago Gaña - Domiko urtegia - Sekuoia - Aritxulegi - Arritxulo.
Gora-behera650 m
Luzera26 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aritxulegi - Domiko - Bidango Gaña
Domikoko sekuoia

Aialde jatetxetik Domikoko zentralerainoko tartea porlanezko losaz estalitako kanal baten gainetik doa eta inguru malkartsua denez menditik eroritako harriak eta lurra topatuko dugu tarte askotan, kontu pixka batekin ibili beharra dago. Ibilbidearen zailtasun handiena Domikoko zentraletik urtegira igotzen den porlanezko bidean dago, aldapa handiarengatik. Gainontzeko bide gehiena pista zabaletan barrena doa, Artikutza aldeko isurialdeko bidezidorra kenduta.

Urtegiaren parera iritsitakoan merezi du haren bazterreko sekuoia handiari bisita egitea (arrastoan jaitsieran egiten zaio bisita, orduan gogoratu ginelako hartaz). Ikusgarria da oso haren gerria eta altuera.

AdjuntoTamaño
aritxulegi-domiko-pagolleta-2014-07-27.gpx166.13 KB
Imágenes

***

***

***

***

***