Irunberri - Liedena - Irunberriko Arroila - Usun

Enviado por inaxio el 2013, Agosto 12 - 21:59.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Irunberriko arroileko aparkalekua
Esquema Irunberri - Liedena - Irunberriko Arroila - Usun - Domeño - Irunberri
Relacionados »Irunberriko arroila (mendi)
Gora-behera450 m
Luzera36 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Irunberri - Liedena - Irunberriko Arroila - Usun
Irunberriko arroila

Ibilbide honek arroileko harreran banatzen duten eskupaper batean jasotako bi MTB ibilbide egiten ditu, bata bestearen ondotik: BTT1 eta BTT2 izenarekin ageri dira.

BTT1a Usun aldera doana da, eta ez dago behar bezala seinalatuta, nahiz eta asmatzen erraza izan, bide nabarmenenari jarrituz gero. Pista zabalak dira, harri, lur eta hautsa. Ibilbidea ez da zirkularra, eta nik, bide beretik ez itzultzeagatik, errepideari jarraitu diot Irunberriraino, Domeñotik paseaz. Usunera heldu baino lehen Zaraitzu ibaia zeharkatu behar da porlanezko ibi batetik: ur emaria haundia bada kontuz ibiltzeko lekua izango da (beharbada ez da pasatzerik egongo!). Ni bizikletatik jaitsi gabe pasa naiz, abuztuan.

BTT2a Liedenara joan eta Iratiko tren zaharraren ibilbideari jarraituz arroilatik barrena itzultzen da. Hau ere harri-txintxarra, lurra eta hautsa da; pista zabala gehienean, baina sastrakak estu hartuta dauka Irunberritik Liedenarako lehenengo tartean. Tarte hori erraz saihestu daiteke ARGAL lantegiko pista erabilita. Liedena aldeko harrobi eremua zeharkatzen du herrira sartu baino lehen, eta oso tarte itsusia da. Autobide berriak zertxobait aldarazi du jatorrizko ibilbidea. Arroilan bi tunel pasatu behar dira. Lehenengoa nahiko luzea da, eta iluntasuna ia erabatekoa da tarte batean. Bizikletatik jaistea hobe tartetxo horretan. Bigarrena ez da horren luzea eta errazago pasa daiteke. Jende asko ibiltzen da jaiegunetan arroileko tarte horretan, poliki ibili beharra dago bizikletarekin.

Notes:

Arroileko pasartea ez da zehatza, GPS seinalea nekez jasotzen delako eta tunel pare bat dagoelako tarte horretan, baina ez dago galtzerik, bidea bakarra da-eta. Irunberritik Usunerako bidean arrastoak atzera egiten du, ibaitik gertuagoko bideari jarraituz: AUKERA OKERRA DA hori, aldapa gogorragoa da aurrerago, goiko bideko aukera hobea da, horregatik utzi dut pasarte hori ezabatu gabe.

Imágenes