GR11_35 Izaba-Otsagabia

Enviado por ietxaburu el 2012, Octubre 25 - 20:11.

Luzera: 20,80 km.
Igoera metatua: 709 m.
Jaitsiera metatua: 748 m.

Bidean ezer ez. Baina eguerdirako iritsi daiteke.
"Martinezker" landa etxean (oso polita eta dotorea) hartua genuen gela. Bertan lo eta gozaldu egin behar genituen soilik. Baina gertatu zen egun horretan greba orokorra zegoela eta herrian dena itxia zegoen. Gure arazoak ikusita, "Martinezker"eko emakume atseginak bazkaltzen eman zigun. Baita ere afari bikain eta gozari ezin oparoagoa. Dena 42,50 euro. BIKAIN!!!!!!! Inork nahi badu telefonoa: 948 890 211

Esan behar da, egun honetako bidea, gehiena pista dela. Izabatik irtenda, Idoiako elizatxoaren ondotik, basoan gora, bidea polita da. Baina gero gora iristean, pista buka ezina hasten da.

AdjuntoTamaño
35-Izaba-Otsagabia.TRK76.22 KB