Lepoz lepo eta pagadiz pagadi

Enviado por JFdeA el 2012, Junio 19 - 10:35.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad
ABIAPUNTUA Araia
Esquema Araia-Iturriotz-Allarte-Allaitz-Atabarrate-Umandia-Atabarrate-Allarte-Imeleku-Aratzarte-Aratz-San Adrian-eko kaltzada-Azkasaroi-Zirautza iturria-Araia
Relacionados »Aratz (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Pello Zabalaren berbak gogoan ("uda pagopean"), Araiatik gora San Migel haitzpetik arezti eta lehen pago artean abiatu nintzen Iturriotz-eraino. Berton Allarte-rako bidea hartu nuen.
Bide hau oso gomendagarria duzue, txabola inguru zoragarriarekin egingo duzue topo, eta Allarte leporainoko bideaz ez zarete damutuko.
Allarte-tik Allaitz tontorrera, eta hortik Atabarrate-ra Il-aren seinale lagun. Allaitz txikiren I.-etik.
Atabarrate-tik Umandia-ra.
Umandiatik bueltan Allaitz txiki-ren H.tik egin nuen, ardi bideetatik Allarte-raino.
Bertotik Imeleku-ra, Aratzarte lepora eta Aratz-era.
Aratz-etik San Adrian-eko kaltzada bazterreko iturrira egin nuen. Iturri horretako ur ederraz gozatzeko. Porzierto, emari eskasa du jadanik.
Kaltzadatik H.ra goiko leporaino, eta hemendik Azkasaroi-ra. Txabolaren kontra eguneko kopua egin, lizarren gerizpean deskantsatu, eta Araia-ra pagadian barna.
Zirautza iturri ezin utzi ikusi barik helmugara heldu aurretik.

Imágenes

**

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***