Urritzate erreka inguratzen

Enviado por ietxaburu el 2011, Octubre 11 - 17:43.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Baztan
ABIAPUNTUA Sumusako borda
Esquema Sumusako borda - Alkaxuri - Gorramakil - Meakako lepoa - Arrietako lepoa - Iparla - Sumusako borda
Relacionados »Iparla (mendi) »Urritzate erreka inguratzen (track) »Alkaxuri, Iruegiko kaskoa (mendi) »Gorramendi (mendi)
Gora-behera1667 m
Luzera24 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Bidarraira sartzeko zubia pasatzean, eskuinera hartu eta berehala beste zubitxo bat zeharkatu. Gero ezkerretara, erreka ezkerretara dugula. Kilometro eta erdira, errekaren beste aldera pasatuko gara Infernuko zubitik. Beste 300/400 metro egitean, ezkerretara gorantz hasten den asfaltozko pistatik eta hiru bat kilometro eginda, Sumusako bordara jaitsiko da. Hemen autoa uzteko lekua izango dugu
Urritzate erreka zeharkatu eta Sumusako bordaren ondotik pista jarraitu. Ehun metro baino lehen, bide gurutzea: utzi eskuineko pista nagusia eta ezkerrekoan gorantz. Berehalaxe ezkerretara ateratzen den bide zidor bat hartuko dugu, marratxo arrosa/laranjekin. Bide honek, Alkaxuriren ipar-ekialdeko hegitik gora egiten du, Igoeraren erdi aldera, Ezkietako haitzak ezkerretara utziz, lepotxo batera iritsiko da. Basoan sartuko da baina beti gorantz, berriro hegiaren ertzera aterako da eta honela tontorreraino, 957 m. (1:45 Samusako bordatik)
Hego-mendebalderantz doan hegitik jarraituz, Goristiko lepora iritsiko gara, eta Barda tontorra eskuinean utziz, Gorramakil tontorrera igoko, 1082 m. (1:00 Alkaxuritik).
Gorramendi, Otanarte eta Gorramakil hiru tontorren artean, Gorramakil da garaiena.
Hiru tontorren gainetik edo asfaltuzko bidea jarraituz, Azpitzaraino iritsiko gara eta bertako antena baino pixka bat beherago, ekialdeara, Meakako lepora doan pista hartuko dugu.
Bertara iristean, 709 m. (1:00 Gorramakiletik), pista bitan banatzen dela ikusiko dugu. Ezkerretakoa hartu eta hamar minutura berriro bi aukera: ezkerretakoa Urritzatera doa, beraz guk eskuinekotik gorantz egingo dugu eta lepotxo batera iritsiko gara. Orain ipar-ekialderantz, hurbil dugun “Autsieta” mendi zabalera, 848 m., eta ekialdera jarraituz, Astateren azpiko aldeko basora iritsiko gara. Hemen bideak iparalderantz hartzen du eta geroxeago ipar-ekialderantz “Arrieta” leporaino. 811 m. (1:10 Meakako lepotik).
Esan beharra dut, hasieran aurkitutako marratxo arrosa/laranjek, ia bira guztian izan nituela lagun. Zenbait lekutan ez nituen ikusi, baina Meakako lepotik Arrietako lepora nahiko ondo markatu zidaten bidea. Baita ere argituko dut, Arrietako lepora iristeko bost minutu falta direla, ur freskoa hartzeko aukera dugula: “Bidarraiko Mendi lasterketako taldeak” atondutako “Arrietako surtsa”.
Azken igoerari ekingo diogu ipar alderantz, eta 45 minutu beranduago, Iparla tontorrean gaude. 1049 m.
Bidarraitik datorren bidetik hasiko gara jaisten, iparralderantz. lehendik aipatutako marra arrosa/laranjaz gain, GR-10eko marra zuri-gorriak lagun. Ordu erdira, lur jotako borda bat eta bere atzeko aldean, 25/30 metrora, harrizko gurutze bat ikusiko ditugu. Puntu horretan, ipar-ekialderantz doan Bidarraiko bidea utzi eta ipar alderantz joko dugu bide zidor batetik, ezkerretara beherago hasten den bizkar batera. Hogei minutu beranduago, 600 metroko garaieran, bide gurutzea dugu (hementxe utziko ditugu marra arrosa/laranjak): ezkerrekoa hartuko dugu, mendebalderantz eta beheraxeago dagoen berritutako borda batera iritsiko gara eta handik aurrera, pista tzar batetik, Bidarraitik Sumusako bordara doan asfaltozko bidera. Beste hamar minutuan hasierako puntuan gaude. (1:30 Iparlatik)