Getariako artelatza

Getariako artelatza
Getariako artelatza ©inaxio
UdalerriaGipuzkoa
EgoeraNahiko ona
Deskribapena: 
Nahiko deseroso dagoela ematen du, pendiz batean, adar guztiak alde batera dituela, argi eta aire bila luzatuta. Zuhaitz txikiago bat erori eta bere arrimuan gelditua da. Bide arrasto sakon bat pasatzen da bere aldamenetik eta hura litzateke bertara iristeko egokiena, baina hesiz itxita dago eta errazagoa da larrean gora igotzea.
Irudiak

***

***

***

***

Kokapena zuzendu dut. 100m

Kokapena zuzendu dut. 100m inguruko okerra zegoen. Garai batean jarritako egurrezko pasabiderako sarbidea urratuta dago gaur egun, bidea nahiko zakartuta dago eta ez da erraza asmatzen jakinaren gainean joan ezean, ingurua hesituta baitago (2013ko ekaina).