Arrazubiko Andra Maria

Arrazubiko Andra Maria
Ermita del Rosario Oloritzen ©Xirikando
Nombres alternativos
Ermita del Rosario
Tipo de monumento Ermita
Municipio Oloritz
Siglo
XII
Estado Nahiko ona
Ubicación Altitud: 622 m.
ED50 30T X.614202, Y.4720909
WGS84 42.630299 N, -1.608533 E.
Imágenes

***

***

***

***

***

Arrazubi

Oker ez banago, nik erranen nuke hau Arrazubiko Gure Amaren baseliza dela eta Soltxagan dagoela

Fitxan agertzen den horrek

Fitxan agertzen den horrek ez du Oloritz herria esan nahi, udalerria baizik. Nahasgarria gertatzen da halakoetan (udalerriak bere barruko beste herri baten izen bera duenean, eta askotan gertatzen da hori), baina lurraldearen banaketa udalerri mailaraino bakarrik dago eramanda fitxatan. Agian mereziko luke herriaren izena ere aipatzea nonbait, baina udalerri barruko mugak ez dira aintzat hartzen kartografia askotan. Ermita honek esaterako Soltxagatik gertu ematen du, baina SITNAren arabera (eskatu mapari herrien mugak erakusteko) ez dago herri horren lurretan.

Eta beste kontu bat izenarena da. Nola esan santuen izenak euskaraz. Pixka bat gogaituta nago dagoeneko horrenbeste "Nuestra Señora", "Asunción", "Virgen de Tal", "Purificación" eta "Santa Madre"rekin. Niri ez didate deus esaten izen horiek (batere federik gabekoa izaki), baina beno, bere horretan utzi ditut beste norbaitek horren inguruko konponbide egoki bat proposatu arte. Beharbada, diozun bezala, lekuaren aipamena eginez ("Arrazubiko Gure Ama") esanguratsuagoak gertatzen dira, eta lekua edo herriaren izena aipatuz izendatu genitzake... ez dakit, zuek esan.

Nafarroako Katalogo

Nafarroako Katalogo Monumentalean izen horrekin ageri denez, Abrauk dioen bezala izendatu dut. "Gure Ama" esatea gehitxo iruditu zait halere :-).