Barazar - Altube (GR12)

Enviado por inaxio el 2010, Agosto 7 - 12:16.
Tipo de itinerario Ibilbide luze bateko etapa
Dificultad Zaila
Lurraldea Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Barazar
Esquema Barazar - Saldropo - Atxuri - Arimegorta - Aldaminospe - Egiriñao - Ipergorta lepoa - Austigarmin - Odoriaga - Nafakorta - Burboa - Txintularra - Altube.
Gora-behera1300 m
Luzera31 Km
Iraupena8:00 - 10:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

GR12aren Barazar eta Altube arteko etapa da hau. Saiatu naiz ahalik eta zorrotzen jarraitzen bideko markak, baina daudenak oso gastatuta daude eta ondorioz gaur egun (2010ko abuztua) nahiko bakanduta daude, ez da erraza bidea jarraitzea.

SUA argitaletxearen Gorbeiako mapa ere erabili dugu erreferentzia gisara, eta egindako bidea gehienean bat dator mapan proposatutakoarekin, puntu batean izan ezik: ez da Usategietako gainetik pasatzen SUAko mapan markatu bezala. Egokiagoa (eta, egia esan, erosoagoa) iruditu zait tarte horretan Austigarmineko bidea jarraitzea, Usategietako gandorreko lapiazean sartzea baino (marka zurigorriek ere hemen jasotako bidea jarraitzen dutela dirudi; bide bazterreko letreroek berriz batek aukera bat markatzen du eta besteak alderatzizkoa). Bestetik hemen jasotako arrastoa Odoriaga gainetik pasatzen da (egon gabea nintzelako), baina GR bideak (eta marka zuri-gorriek ere bai) tontorra Hegoaldeko hegitik saihesten du (ez dago alde handirik halere).

Altube mendatean SUAko mapan proposatu bezala mendatera bertara jo dut zuzenean, nahiz eta marka zuri-gorriek errepidean beherago dagoen etxaldera jo azken kilometroan (mendatera jotzen duen bide adarra X zuri-gorri batez markatuta zegoen -bidea ez zela mendatera joaten alegia-). Buruhauste dexente sortu zigun kontu honek Altube eta Orduñako mendatearen arteko etapa egitean, izan ere SUAko mapako bidea jarraituz gero, autopista azpitik pasa behar da, eta autopista azpiko tunela eta Altube arteko bide egokirik aurkitzen ez genuen asmatu (sasi artean sartu gabe alegia). L.P. Peña Santiagoren liburuan ez da tarte horri buruzko xehetasun handirik ematen, baina ematen du errepidea jarraitzea proposatzen duela berak ere, bideko markak erakutsi bezala. Uren banalerroari begiratuz gero ere badirudi bigarren aukera hau egokiagoa dela.

Ibilbidea "zaila" bezala markatu dut bere luzeragatik eta guztira gainditu beharreko gora-beherarengatik, baina ia ibilbide guztia bide zabal eta errazetan barrena doa, nahiz eta markak, esan bezala, oso urriak izan eta oso gastatuta egon. Letreroak nahiko ugariak dira, eta gehienetan GR12aren aipamena egiten dute.

AdjuntoTamaño
barazar-altube-20100806.plt163.01 KB
Imágenes