Mugaga

zuriain-k sortua, 2010, maiatza 24 - 08:40
Garaiera 1207 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.583822, Y.4739277
WGS84 42.799588 N, -1.976246 E.
Abiapuntuak Iturgoien, Lezaun,
Gertu MUGAGA eraztun-tumulua, ZAUROGI eraztun-tumulua, Trinidad ermita, TANTURRANDIKO LEPOA tumulua, TANTURRANDI eraztun-tumulua, ARTXURIETA 1 hego tumulua, ARTXURIETA 2 erdi tumulua, ARTXURIETA 3 ipar tumulua, ARTXURIETA eraztun-tumulua, EL ILLARRAL 3 hego eraztun-tumulua, EL ILLARRAL 2 erdi eraztun-tumulua, Zurloz etxola hondoa, EL ILLARRAL 1 ipar eraztun-tumulua, BIZKARDI eraztun-tumulua.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Mugaga
Mugagako txartelontzia ©zuriain

Andiako goi ordokia hegoaldean hainbat arroiletan hautsi eta mendigoizaleon nahiko atseginak gertatzen zaizkigun erliebeak sortu ziren: Esparatz, Garindo-Soroluzeta, Zoiolagaina-Elimendi, Otsaurka... Askotan, gainen arteko arroilak gailurrak bezain erakargarriak dira, bide zaharrak, errekak eta higadurak sortutako erliebeak gozagarri hutsa baitira.
Mendien zerrendan Iturgoiengo gaina agertzeak ez du erran nahi hori denik inguruko mendirik interesgarriena -hortxe dugu Otsaurka, erraterako- baina aitzaki ederra ematen digu inguruko gainak ezagutzeko.
Mugaga Iturgoiengo baselizatik hegoalderantz luzatzen den bizkar luzea da. Larre zabalak urritu eta harria eta zuhaitzak nagusitzen dira zonalde honetan. Bizkarraren gainaldea hain da gorabehera handirk gabea, non zaila baita punturik garaiena zehaztea. Erpina eta txartelontzia dauden tokia gailurtzat jotzen bada ere, iparralderago badago puntu altuxeago bat, eta hegoaldean ere mapetan Mugaga bis bezala izendatzen duten beste puntu bat. Gailur "ofizialak" badu beste tasun bat: eraztun tumulu txiki baina txukun bat aurkituko dugu bertan.

Irudiak

***

****

***

***

***

****

****

***

****

****

****

****

***

***

****

***

***

Lotutako orriak