Tologorri eta Bedarbide lotzen

Enviado por Jose el 2010, Enero 2 - 13:14.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Araba, Bizkaia, Burgos
ABIAPUNTUA Lendoño Goitia
Esquema Lendoño Goitia – Senda Negra – Barrerillako ataka – Bedarbide – Barrerillako ataka – Tologorri – Barrerillako ataka – Senda Negra – Lendoño Goitia
Relacionados »Bedarbide (mendi) »Tologorri eta Bedarbide lotzen (ibilbide) »Iturrigorri (mendi)
Gora-behera800 m
Luzera11 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Garobel mendikatearen gainaldeko larreetara igotzeko biderik ezagunenetako bat Lendoño Goitiatik Barrerillako atakara igotzen dena da, Bedarbide eta Tologorri tontorren artean.

Urduñatik Lendoño Goitiara doan errepidean goazela, herrixka baino zertxobait lehenago ezkerretara irteten den bide bat hartuko dugu, eta aparkaleku batetara iritsiko gara. Bertatik abiatuko dugu ibilaldia. Igoeraren zati handiena basoan barrena egingo dugu, “Senda Negra” izenaz ezagutzen den pasartera iritsi arte. Tologorriren ikuspegi ederra lagun dugula, Barrerillako atakara gerturatuko gara.

Ataka zeharkatuta ezkerretara egingo dugu, hego-mendebalderantz, mendigainaren ertza jarraituz, Bedarbideraino. Tontorra ez da batere nabarmentzen oso berdina den ingurune batean. Txartelontzia da tontorra non dagoen erakutsiko diguna. Barrerillako atakara itzulita, iparralderantz joko dugu. Iturrigorri iturrian tragoxka bat hartuta, azkenengo malda igo eta Tologorriko tontorrera iritsiko gara. Urduña eta Aiara bailara gure oinetan ditugu. Zoragarria! Atakara itzulita, igotako bidetik jaitsiko gara, abiapuntu izan dugun aparkalekura.

AdjuntoTamaño
Bedarbide-Tologorri.gpx45.38 KB
Imágenes


****