Mendizelaia

Enviado por inaxio el 2009, Mayo 17 - 11:19.
Altitud 982 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.583474, Y.4736524
WGS84 42.774838 N, -1.980909 E.
Puntos de partida Lezaun, Riezu, Arizaleta
Cerca San Pedro eliza, San Migel ermita, San Barbara ermita, San Andres eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Mendizelaia
Tontorra ©inaxio

Andiako mendialdearen hegoaldean, Arbioz eta Ubagua errekek sakondutako arroilek bereizita nabarmentzen den gain zabaleko mendia da Mendizelaia. Iparraldeko isurialdea malkartsua da, karaitzezko amildegiz inguratuta dago, baina hegoaldekoa emeki jaisten da Arizaleta aldeko soroetaraino, artadiaren mendean, eta bide ugarik zeharkatzen dute. Gainaldean pasaian nagusitzen den harritza zuri eta xehea da aipagarriena, sakabanatutako artadiak estali ezin izan duena. Harri haundi batek markatzen du tontorra, ikuspegi zabala eskainiz noranahi. Mendebalderago behiek motzean mantentzen duten larre eremu bat dago, arte mardul eta dotoreen artean.

Ekialdean Arbioz errekaren arroila eta Ubaguaren iturburua dira nabarmentzekoak, bere orografia eta natur balioarengatik. Riezu eta Lezaun arteko bidea urratzen duen PR ibilbideak erakusten ditu egokien bazter horiek eta horixe da mendiko itzulia egiteko abiapuntu aproposena: Riezutik abiatu eta Ubaguako iturburua ikusita, arroilan gora egin Lezaunera heldu arte. Han porlanezko pista zabal batek eramango gaitu hegoaldeko isurialdera, eta handik gora, pista harritsua jarraituz, neke haldirik gabe helduko gara tontorrera.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***




***

***

***

****

****

***

***

****

****

***

****


***

***

Related nodes
[ibilbide] , by zuriain