ARRITXURIETAKO GAÑA harrespila

Mota Harrespila.
Eremua OIARTZUN.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza L. Rodriguez (2000)
Kokapena
· Alt.: 458 m.
· WGS84 43.269159 lat., -1.829557 long.
· ED50 30T X.595090, Y.4791580
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu Arritxurietagaña mendia, ARRITXURIETA harrespila, Pagoagalarre mendia, BASATE harrespila, OIANLEKU ipar harrespila, Olaberria burdinola, Elorrieta mendia, ELORRITAko gaña harrespila, OIANLEKU hego harrespila.
images
ARRITXURIETAKO GAÑA
... ©inaxio

Non

Arritxurietako gañako tontorrean, bertan dagoen erpin geodesikoaren alboan. Lur hau belaze eta garoleku bezala erabiltzen da. Seinaleztatu gabe dago.

Azalpena

Harrespil multzoa. Egun harrespil bakar baten dozenerdi bat lekukoz osatutako hegoaldeko arkua soilik ikus daiteke. Diametroa 4 m-koa dirudi. Bertako granitoarekin egina dago. Inguruan zenbait bloke azaleratzen dira beste harrespilen lekukoak izango liratekeenak eta 1991 hondatuak gertatu zirenak erpin geodesiko bat ezartzeko egin ziren lanen ondorioz.

EranskinaTamaina
20-21-03-13 Cromlechs Arritxurrietako gaña (3).pdf1 MB

2000 urtean L. Rodriguezek abisua eman zuen. Agian 1909n P. Soralucek eta 1960n L.Peñak Arritxurietako bizkarrean aurkitutako berberak izan daitezke. Egun arte desagertutzat ematen ziren.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

****

***

***

***