Monterria

Enviado por zuriain el 2008, Agosto 25 - 08:48.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Orrontze
Esquema Orrontzeko San Pedroko baseliza-Ilarregia-Monterria-Agerre borda-Gurutzelarrea-San Pedro
Relacionados »Monterria (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Monterria
MAPA: Monterria

Txango erraz baina erakargarri hau egiteko Zaraitzuko Orrontze herrititik berrehun bat metrora dagoen San Pedro baselizatik abiatuko gara. Bertan autoa utzi eta pistan gora abiatuko gara pinu eta pago artean. Ez gara pista nagusitik aldenduko. 975 metroko garaieran beste pista bat ikusiko dugu eskuin aldera (Heg) Pinudi koxkor baten ertzetik ibiliko gara eta laster zelai zabaletara aterako gara. Ekialderantz, Ilarregia mendixkaren malda leunak ikusiko ditugu. Pista utzi eta zelaietan gora abiatuko gara, paisaia zabalaz gozatuz. Ilarregiako (Soraberta) gailurra, 1123m. Ekialderantz jarraituko dugu Monterriako lepo hurbilerantz. Bidea pinudian gora egiten du eta berehala beste zelai batera aterako gara. Bideren markak (plastikozko zerrendak) bilatuko ditugu zelaiaren beste aldean. Berehala aterako gara mendilerroa zeharkatzen duen gasbidera. Basoaren ertzean badago harri pilatxo bat. Ez nahastu: hau ez da gailurra. Hogei bat metro iparralderago jarraituko dugu ezpel artean eta orduan bai, buzoiak eta Diputazioaren takoa aurkituko ditugu. Jaisteko, gasbidea jarrai dezakegu iparralderantz. Batzuetan errazagoa da burdin hesia pasatzea eta beste batzuetan haren aldean ibiltzea. Ipar-ekialdera joanez, Agerre bordara iritsiko gara. Bertatik, pista belartsu bat hartuta, Gurutzelarrea lepora iritsiko gara (1135m). Bertan Santa Cruz-eko baselizaren hondakinak aukituko ditugu. Kartel batek bidea adieraziko digu: Hego-mendebalderantz, Mendiaren Bidea izeneko pistan behera. Lau kilometroren ostean San Pedrora iritsiko gara. Beste ibilbide gomendagarri batzuk Orrontzetik bertatik abiatzen dena edo Larraitze sakanetik bide luzea dira. On egin.

AdjuntoTamaño
Monterria.gpx33.21 KB
Imágenes