Costalera

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1234 m
Mendialdea Kodes
Kokapena ED50 30T X.557456, Y.4722549
WGS84 42.651387 N, -2.300345 E.
Abiapuntuak Azedo, Kanpezu, Nazar, Otiñano. (N.)
Gertu Cogolla mendia.
Lurraldeak Araba, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Costalera
Tontorra osatzen duten haitzak ©inaxio

Mugarri nabarmena aukeratu zuten bere garaian Nafarroa eta Arabaren arteko mugak erabaki zirenean, izan ere haitz ikusgarriak dira Costaleraren tontorrean biltzen direnak. Hortik datorkio beharbada izena, hegoaldetik begiratuta saihets aldeko hezurduraren itxura baitu. Tontorra ez ezik igoera bide erabiliena ere polita da oso, Nazar mendatetik datorrena. Ezpel artean eta harrian gora eta behera eginez dator, gandorrean barrena, aparteko zailtasunik gabe, nahiz eta behin baino gehiagotan heldu beharko diogun harriari zenbait pasartetan. Argazkietan ikusten diren haiz izugarri horiek denak saihesten ditu bideak, tontorrera itzulinguru bat eginez heltzen delarik. Oso markatuta dago, baina erne ibili ezpel edo harri artean deskuidatu gabe.

Irudiak










****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

****

Lotutako orriak