Erlo Zestoatik

Enviado por ietxaburu el 2008, Abril 12 - 17:56.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zestoa herria
Esquema Zestoa, Sastarrain, Sagarreta, Zorrozpe, Erlo, Eperkuen, Ondarbaso, Zestoa
Relacionados »Erlo (mendi) »Erlo Zestoatik (track)
Gora-behera1100 m
Luzera21 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Erlo Zestoatik
Erlo Zestoatik

Zestoako Urola ibaiaren gaineko zubitik abiatuko gara (50 m.). Zubia igaro ondoren, gorantz doan porlanezko pista utzi eta eskuinetara, Zastarrain aldera doana hartuko dugu. Berehalaxe, Lili jauregi dotorearen aurretik igaroko gara eta Goltzibar errekaren ondotik ordu laurdenean Zastarrainera iritsiko. Hemen, pistak ezkerreko errekaren ondotik jarraitzen du eta hiru edo lau minutura, erreka ondotik jarraitzen duena utzi eta eskuinetara, gorantz hartzen duen porlanezko pistatik jarraituko dugu.
Hogei minutu gorantz eta Olazabal Azpikoa baserri aurrean gaude. Pistak, baserriaren atzetik bihurgunea egiten du eta hortxe, ezkerretara, zelaietan gorantz, bidea hasten da. Bide honek zelai batzuk zeharkatu eta pinudi batean sartuko da. Bidea bitan banatuko da; batek zuzen aurrera jarraitzen du baina guk eskuinetara gorantz doana hartuko. Minutu gutxira, pagoak izango ditugu lagun, baina berriro pinudi gazte batera iritsiko gara. Hemen (Olazabal Azpikoa baserritik 10 minutu) bidea sasiz ia estalita dagoela ikusiko dugu, baina eskuineko maldan gora, bide arrastoak daude. Arrasto horietatik gorantz 25 metro gora eginda, borda bat ikusiko dugu eta bere aurretik bide bat datorrela (segur aski Olazabal Goikoa baserritik dator bide hau). Bide hau hego alderantz jarraituz, Sagarreta deritzon kilometro pasatxoko sakanera eramango gaitu. Hemen pista hasiko da eta sakanaren beste alderaino joango gara (mendebalderantz). Azken metroak igo lepoa zeharkatzeko eta beste aldean, Lasturretik datorren errepidearekin egingo dugu topo, Aittola Berri baserritik hurbil. (550 m., 1:30 Zestoatik).
Ordu laurden egingo dugu errepidetik (hegoalderantz) eta Zorrotzpe deritzon parajean gaude. Atseden leku honetan, jendea eseri ahal izateko, aulkiak eta daude, aparkatzeko lekua......Jende askorentzat hauxe izaten da Izarraitzera abiatzeko lekua. Geuk ere, errepidea utzi eta hego-ekialderantz hasten den bide zabala hartuko dugu eta malda errazean gorantz ordu erdi eginda, Izarratzeko goialdeko belardietara iritsiko gara. Aurrean Kakuta tontorra eta ipar-ekialdera, Erlo bere antena tzarrekin. Beste 10/15 minutu eta pista bitan banatuko da. Hego alderantz, Azpeitia aldera eta aurrera (ekialdera) Erlora. Bigarren aukera honetatik jarraituta, erdi pistatik erdi belarditik, aurrean ikusten dugun tontorrera iritsiko gara. Tontor hau, nahiz gurutze eta guzti eta jende gehienaren helmuga izan, ez da tontorrik garaiena. Benetako tontorra, 300 m. ipar-ekialderago dago, antenatik hurbil. (3 ordu eskas Zestoatik).
Itzultzeko, igo garen lekutik hasiko gara, baina Azpeitia aldera (hego aldera) jaisten den pistara iritsi baino 100 m. lehenago, ipar aldean 100 m. beherago dugun sakanera jaitsiko gara eta han, ipar alderantz jarraitzen duen bidea hartuko. Inguru hau oso polita eta bakartia da. Bidea, inguru karstiko batean sartzen da, pago eta harkaitzen artetik eta nahiz eta puntu batzuetan ez garbi ikusi, orokorrean errez jarraitzekoa da. Zenbait lekutan galtzaden antzera harri zabalez eta bete lanez egina. Aurreraxeago, lur jotako borda eta saroi batzuk dauden larre ezkutu batzuk zeharkatuko ditugu.
Baina larre hauen bukaeran (pista utzi dugunetik, 20/25 minutu), orain arte bide ederra zena, bide zidor bihurtu eta ipar-ekialdeko noranzkoa hartuta, berriro ere zuhaitz eta goroldioz estalitako harkaitzezko inguru karstiko batean sartzen da. Bide zidor hau, oso garbia ez izan arren, bidetik kanpo ibiltzea ezinezkoa da. Gainera, “cairn” batzuk ere ikusten dira noizean behin. Bideak pixkanaka pixkanaka, gorantz egiten du eta bost bat minutu egin ondoren berriro beherantz hasten da. Puntu honetan, zabalgune txiki bat dago eta bide aztarna galdu egiten da, baina bidearen noranzkoa jarraituz gero, bidea berriro ikusten da, baina orain nabarmen beherantz egiten du basoan zehar. Beste bost minutuan, soroan belar fina duen elertze basora iritsiko gara eta hemen, 180 graduko bi bihurgune eginda, baso honen beheko aldera eta hemen pista bat hasten da ipar alderantz. Laister ekialdera egingo du eta gero berriro iparraldera, aurreraxeago ikusten dugun “ Ondarbaso” baserrira iritsiz (pista hasieratik 20/25 minutu).
Hemendik aurrera, pista aurrera jarraitzea besterik ez da geratzen, zenbait baserriren ondotik igarota, hasierako zubira iristeko (35 m.).

Imágenes