Izkotik Lantxurdara

Enviado por inaxio el 2008, Abril 6 - 10:56.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Izko
Esquema Izko - Santio Bidea - Ekialdeko bizkarra - Lantxurda - Izko.
Relacionados »Lantxurda (mendi) »Izkotik Lantxurdara, itzuli bat eginez. (track)
Gora-behera400 m
Luzera11 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Izko herriko sarreran dagoen gurutzetik erreka aldera jaisten den bidetik abiatuko gara. Erreka pasa eta bertan bidea bitan banatzen da. Ezkerrekotik jo eta soro artetik doan pista zabal bati jarraituko diogu, aldaparik gabe. Kilometro batera pistak ezkerrera jotzen du, errepide aldera, baina guk norabide berean jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu: Santio Bidea da, erosoa eta nabarmena. Laster sartuko gara pinudian eta pinudian sartzearekin batera aldapa nabarmentzen doa. Arrasto nabarmenenari jarraituz, pista zabal batera helduko gara laster: Loitiko mendatetik datorren bidea da. Eskubi aldetik jarraituko dugu, baita hurrengo bidegurutzean ere, metro gutxira. Handik aurrera pista zabal horretan gora egitea aski dugu kilometro pare baten ondoren bizkarrera heltzeko.

Bizkarrean haize-errotekin egingo dugu topo. Mendebaldera jotzen duen pista jarraitzea aski dugu Lantxurdara gerturatzeko. Lehenengo gainera heltzean, arreta jarriz gero, alanbre-hesian irekitako pasabide bat ikusiko duzue: huraxe da Cuatromugas-ko begiratokiko sarbidea. Bertan dago, baina pinudiak estaltzen du. Aurreraxeago topatuko duzue mugarria bera, bide bazterrean, langa kanadiar baten aldamenean. Handik aurrera ere haize-erroten oinetik doan pistak markatzen du jarraitu beharreko bidea.

Hiru bat kilometroren buruan, gora-behera nabarmen baten ondoren helduko gara bi tontorren arteko lepora. Hantxe topatuko dugu antenara datorren asfaltatutako bidea ere. Ezkerretara dago tontorrerako bidea: hesia pasa eta minutu batean helduko gara, lurrezko pista batean gora joanda. Antenadun tontorrean zerikusi gutxi dago.

Etorritako bidetik jaitsiko gara, porlanezko pistan behera, Ekialdeko lepoko bidegurutzera heldu arte. Han pista zabal bat abiatzen da ezker aldetik, basoan barrena. Handik joko dugu, eta jaisten hasiko gara pixkanaka-pìxkanaka, baina ERNE!, kilometro batera SL edo ibilbide labur baten markak topatuko ditugu. Izkotik igotzen den bidezidorraren markak dira. Ez da erraza ordea arrastoa topatzea, izan ere bideko marka zuri-berdeak tarte batean "igotzeko bakarrik" jarrita daude (2008-04-05), eta jaitsieran ez dira ikusten, paretik pasatu arte. Esan dezagun, pistatik begiratuta, ezker aldera jo behar dela, aldapan behera. Behin arrastoa aurkituz gero, nahiko erraza da hura jarraitzea, nabarmena baita. Beherago pista zabal batekin egingo dugu topo eta hari behera jarraituz helduko gara berriz herrira, hilerriaren aldamenetik pasata.

Ibilbide laburreko bidezidor hori topatu ezean, pistari jarraituz itzuliko gara herrira, kilometroren bat edo beste gehiago eginda.