Foratatako mendebaldeko tontorra

Enviado por Jose el 2007, Septiembre 1 - 11:33.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA Formigal
Esquema Formigal - ipar-mendebaldeko lepoa - bi tontorren arteko lepoa - Foratatako mendebaldeko tontorra
Relacionados »Foratata (mendi) »Foratatako mendebaldeko tontorra (track)
Gora-behera700 m
Luzera9 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Foratatak bi tontor nagusi ditu. Mendebaldekoak, garaiagoa den ekialdekoak ez bezala, nahiko igoera erraza eskaintzen du. Hemen azaltzen den ibilbidea Formigaletik abiatzen da, eta Foratatak hego-mendebaldera erakusten dituen horma malkartsuak ipar-mendebaldeko lepotik ekidinez, gandorra zeharkatu eta bi tontorrak banatzen dituen lepoa bilatzen du, handik mendebaldeko tontorrera igotzeko.

Formigaleko herrigunearen gainaldean dagoen Meliá hotela eskuinaldetik inguratzen duen lurrezko bidetik joko dugu. Hotela atzean utzi eta gutxira bidegurutze batekin aurkituko gara. Ezkerreko bidea hartuko dugu. Bide hau laster bukatzen da, eta langa bat zeharkatuta larreetan zehar aurrera egiten duen bidezidorretik jarraituko dugu. Bidezidor honek gorantz egiten du etengabe iparralde norabidearekin Foratatako hego-mendebaldeko malkarrak eta pinuz estalitako eta Forato izeneko haitzezko kaskoaren artean dagoen lepora bidean. Tarteka PR ibilbide baten marka zuri-horiak ikusiko ditugu.

Aipatutako lepora iritsitakoan (2032 m.; 52’), iparralde norabidea mantenduz bigarren lepo batetarantz jarraituko dugu, baina bertara iritsi baino lehen eskuinerantz egingo dugu Foratataren ipar-mendebaldeko gandorra bilatuz.

Gandorrera igota Foratatak bi tontor nagusi dituela ikusiko dugu. Gure helmuga bietatik gertuen duguna da, mendebaldeko tontorra. Beraietara gerturatuko gara gandorraren ezkerretik doan bidezidorra jarraituz, eta lehenengoa ezkerretik inguratuko dugu, bien arteko lepora iristeko (2248 m.; 1h40’).

Lepo honetatik mendebalderantz joko dugu ertz aldapatsua jarraituz, eta zailtasun gehiegi gabe tontorrera iristeko bidea aurkituko dugu (2295 m.; 1h57’).

Itzulera bide beretik.

Imágenes

***

***

****

***

****

****

****

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

****

****

***