Cilda(1065m.)

Enviado por JFdeA el 2006, Junio 25 - 13:15.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Erraza
Lurraldea Cantabria
ABIAPUNTUA PORTILLON GAINA(579M.)
Esquema PORTILLON GAINA(579M.)-CILDA(1065M.)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Toranzo(Pas) eta Iguña(Besaya) bailaren artean dugu Espina del Gallego mendizerra eta puntu gorena Cildá.
Eguraldia dela-eta Portillon mendatetik abiatu gara HMra. Mendatean Guda Zibilaren hildakoei egindako oroigarria dago. Pistatik aurrera 00:15 Cotorral(697m.) gainera heldu gara, Perizuela(814m.) gaina 00:40. Cruzacaminos(753m.) leporako jaitsi egiten da 00:50. Berton Era harrizko borda dago, bordatik aurrera bidezidorra jarraituz eta pagadian errekatxoa dago, ibilaldi osoko ura eskuratzeko toki bakarra.
Gure bideak pistatik aurrera jarraitzen du, eta pista amaitzen den tokian Iguñatik datorren kaltzada erromatarrarekin bat egiten da. Zatitxoetan kaltzadaren aztarnak susma daitezke. Kaltzada edo estrtatik aurrera argiago esanda eta hasierako norabideari eutsiz Espina del Gallego(968m.) tontorrera heldu gara. 01:10. Tontor honetan kastro erromatarraren aztarnak daude. Bidean aurrera eta Mko alboan borda hondatu bat ikusi dugu.
Belardietatik aurrera heldu gara Cildá (1065m.) tontorrera 01:55. Tontorrean babeserako txabola bat dago
Buelta bide beretik egin dugu eguraldia lainoa dela-eta ez baitago txantxetarako. Pena bai Era eta bai Mra dauden bailarez ezin izan dugu-eta gozatu. Hurrengo batean.