Lunada-Ason mendatea-Estacas gaina -Lunada

Enviado por JFdeA el 2006, Junio 12 - 10:37.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad
Lurraldea Cantabria
ABIAPUNTUA Lunadako 7. kilometroan
Esquema Lunada-Ason mendatea-Estacas gaina -Lunada
Relacionados »Colina (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Espinosa herritik aurrera egin eta Machorras/Lunada bidegurutzean azken honetatik abiatu eta 7. kilometroraino heldu berton hasten baita ibilaldia. Seinale berdeak hasiera-hasieratik daude eta, ostean, 66 Il.ekoak, zuri-horiak.
Bidezidorrak IE norabidea du. Cuadro gainera heldu eta bi aukera daude: Carlistaren estrata jarraitzea ala Hondojon bailarara jaistea harri pilen laguntzaz. Norabide nagusia bera da. Lehenengo aukeran bailara gainetik doa bidea, eta bigarrenean behealdetik. Ordu pare baten Ason mendatera heltzen da, berton iturri emaria dago.
Orain norabidea aldatzen da, M.ra jo behar da, 75 IL.aren seinaleak, zuri-gorriak, izango ditugu lagun. Estacas gaineraino 01:30. Bidean Brenavinto sokonunearen I.etik pasatu gara, hemen batzen dira Ason iturriaren urak; gorago Hazas del Respiradero arrakala E.tik M.ra zeharkatzen da.
Estacas gainetik Porra de la Colina IE.ra dago eta Carrio M.ra. Azken hau Lunadarako norabidean dugu, bere magaletik pasatzeko aukera ere baitago. Hurrengo tontorra Pizarras da, H.ra. Tontor hau ere alde batera utz daiteke magaletik bidezidorra dago-eta. Eta azkena Veinte, H.ra. Veintetik berehala heltzen da Lunada gainera. Gain honetatik kilometro eta erdian Espinosanzko norabidean ibilaldiaren abiapuntura heltzen da.
Bide baketsuz, pagadi zoragarriz, ingurune liluragarriz eta ikuspegi bikainez gozatzeko aukera izango duzue.
Guztira 07:00 ordu.