Linzako Aterpea .. Ginebral de Gamueta

Enviado por jentila el 2005, Agosto 19 - 00:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA Linzako Aterpea
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Linzako aterpeari bizkarra emanda, aurrean ikusten dugun atakara ( Paso del Caballo) abiatuko gara zuzenean, basoa zeharkatuz. Ataka(15´)(1.430m) igaro ondoren, garbigune batera aterako gara eta bidetxurrari jarraituz, ahurrena behe aldera, eta gero ezkerraldera joko dugu, Gamuetako basoan sartuz. Zaratarik egin gabe eta zentzumen guztiak erne ditugula jarraituko dugu pagadi zoragarriaren barna, ez baita harritzekoa izango bertako biztanle batekin topo egitea eta. Basoa atzean utzi ondoren metro batzuk egingo ditugu beheraka txapazko borda baten ondora iritsi arte. Ezkerraldera Paso del Osoko ataka utziz (ordu1)(1.636m) , aldapa gogor bateri helduko diogu. Altuera hartu hainean Alanos mendikatea, Ezkaurre, Txamantxoia, Orhi, Belagua, Anie, Hiru Erregeen Mahaia , Petrechema, Acherito, eta hainbat mendien irudi ezagunak azalduko zaizkigu gure begien aurrean . Aldapak atseden pixka bat emango digu bide gurutze batera iritsitakoan (2 ordu)(2.000m). Ezkerreko bideak Plana de Diegoko aranera eramango gaitu Acherito mendira igotzeko aukera emanez , guk aurrera joko dugu, berriro aldapa gogorra jarraituz, galbiderik gabe tontorrera iritsi arte (2ordu45´) (2.312m).