Rocias .. Peña Rocías

Enviado por BatenBat el 2004, Octubre 24 - 00:00.
Dificultad Oso zaila
ABIAPUNTUA
Relacionados »Peña Rocias (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Rocías haitzak mendebaldera duen herrizkaren izena hartzen du, Rocías (400m)

Tontorrerako abiapuntua horixe izan daiteke edo beherago dagoena, Arredondo(166m).

Rocías haitzarako bideak bi ezaugarri nagusi ditu: aldapa eta bide eginik ez izatea. Halere, tontorrak bista asetzeko beste ematen du: iparraldera kosta -Laredo, Santander...-; mendebaldera Porracolina, Sagra mendi lerroa...; ekialdera Anboto, Gorbeia...; hegoaldera San Pedro, El Picón Blanco...

Rocías herrizkara heltzen garenean hartu eskumara jotzen duen bidea, argi indarraren transformadoretik. Herrizkaren gainaldean gadenean eta Haitza aurrez aurre dugula erreparatu goitik behera datorren errekazto baten bidea, hortxe dugu gure ibilaldiaren ardatza, eta errekaztoaren gainaldean estugunea eta lepoa(1220). Ekin bideari.
Lepoaren ekialdean Cantiscuela zokogunea dago, ez digu aukerarik emango ekialdera duguna ezer ikusteko. Berriz, mendebaldera eta iparraldera haso gozatzen ikuspegiarekin.

Tontorrera heltzeko abiatu IEra.