Murua aldeko urtegian .. Gorbeia

Enviado por BatenBat el 2004, Marzo 21 - 01:00.
Dificultad Zaila
ABIAPUNTUA Murua aldeko urtegian
Relacionados »Gorbeia (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Urtegi inguruan (parean edo harrobien ostean) aparkatu. Azerorako bidea hartu. Errekasikura heltzean (inguru honetan txabola pare bat daude txakurrekin, bertaratu ahala txakurren zaunkak ozen helduko zaizkizue) hego mendebaldera hartu, harripilen laguntza izango duzue. Ekialderako bidea utzi Aldaminospera baitdoa. Dulau haitza ipar-mendebaldera utzi eta gora zuzen egin, bidezidorren laguntza izango duzue. Tontorra ikusi ez arren norabide horretan duzue.
Buelta Aldimospera jo dezakezue eta hemendik Dulauko bidea hartu, berriro Errekasikura heltzean jo hego-ekialderantz errekatik jarraituz gero jakizue horixe dela \"arabatarren bide\" Zeanurikoentzat Muruara jotzen zutenean garitan.
Erreka baino goraxeago, hegoalderago, eta harripilen laguntzaz, ekialderantz, pasa zaitezkete Mairulegorretako kobetatik.
Ziur irteera gustukua egingo zaizuela!!