Laudio .. Pagolar

Enviado por AKELARRE el 2004, Marzo 18 - 01:00.
Dificultad Erraza
ABIAPUNTUA Laudio
Relacionados »Pagolar (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena1:00 - 1:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Nondik hasi: Laudioko Larrazabal auzorantz dihoan errepidea hartzen dugu. Okondoko errepidea (malkuartu mendaterantz). km batetara malkuarturako bidea markatzen du(3,5km) baina ez dugu hau hartuko zuzen jarraituko degu, berehala ezkerraldean ermita bat agertuko da. San Juan-ekoa. bertan kotxea utziko degu.

handik errepidea gora jarraituko dugu, hainbat baserrietarako bidegurutzeei kasurik egin barik, beti errepidea jarraitu. 10-15 minutu ibili ondoren, izena ez dakidan auzo bat zeharkatzen dugu (zakurrak solte egoten dira). esan dudan bezala zeharkatu eta ezkerraldean AneMiren agroturismo uzten dugu. handik 3 bat minutura, asfaltatuko pista bat gorantz egiten du, non kartel bat dagoen ta kotxeak ezin direla pasatu esaten duen. pista goraino jarraitu eta antena iristean atzetik pasatzen ara ta berehala poztontzia aurkitzen da.