Beasain (Usurbe-Agorta) .. Murumendi

Enviado por Inaki el 2003, Diciembre 29 - 01:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Beasain (Usurbe-Agorta)
Relacionados »Murumendi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena1:00 - 1:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Beasaingo elizatik gorantz abiatzen den bidea hartu behar da, Usurbe aldera, Agortako babeslekuraino heldu arte. Errepidea da guztia Agortara heldu arte, eta oso aldapa gogorrak daude tarte honetan; ez da oso tarte gustagarria eta ohikoa da autoz egitea. Agortatik 3 bide abiatzen dira: ezkerrekoa, pista bat da, Usurbeko puntara doana, erdikoa harri eta lurrezko bide bat, eta eskuinekoa ere lurrezkoa da, baina zuhaitz artetik doa. Azken bi hauetatik joan daiteke Murumendira, baina normalean erdiko bidetik abiatzen da jendea. Hasi orduko aldapa gogor bat igaroko dugu, ondoren lasaiune bat, eta horrela hiru aldapa osatu arte. Hirugarrena amaitzean, ezkerrean beheranzko aldapa gogor bat ikusten da, mandubira doana. Hori ezkerretara utzi, eta 10 bat metrora edo zuhaitz artetik murumendiraino doan bide bat abiatzen da. Bide hori hartu, eta minutu gutxiren buruan iturri batetara helduko gara. Bide onetik goaz. Bide bakarra dago eta hari segi behar zaio. Bidegurutze txiki batetara heltzen garenean eskuineko bidea hartu behar da, langaraino heldu eta tontorra zapaltzeko. Azken bidegurutze hau ez ikustea ez da arraroa, izan ere senak eramaten gaituen bidea da hartu behar den hori, beste bidea, Bidania aldera doana, ikusi ere ez baita ongi egiten.