Larraona .. Murube

Enviado por inaxio el 2003, Diciembre 26 - 01:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Larraona
Relacionados »Murube (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Herriaren goi aldetik bi pista abiatzen dira mendian gora: iparraldekoena da seinaleztatuta dagoena. Herriko kaleetan gora egitean, beraz, eskubi aldera jo behar duzue kalegurutzeetan. Halako batean herritik atera eta putzu handi bat betetzen duen iturria topatuko duzue: seinale ugari ikusiko duzue handik aurrera (marra hori eta zuriak, letreroak, posteak).
Iturriaren aldamenetik aurrera egin eta hurrengo bidegurutzean gora egiten duen pista aukeratu behar duzue. Ermita baten antzeko eraikuntza txikia bat eskubi aldean utzi eta burdinazko langa batekin egingo duzue topo. Hura zeharkatu eta pistan gora egin besterik ez dago. Bidea nabarmena da eta sarri ikusten dira bide seinaleak: zalantzaren aurrean nabarmenena edota gora egiten duena aukeratu, izan ere aldapa luzea da gainditu beharrekoa. Haritz mardulak eta ezpel ugari ikusiko dugu igoera guztian. Halako baten tontorraren hegoaldeko lepotik datorren bidearekin egingo dugu topo: hura utzi eta eskubi aldetik jarraituko dugu, iparraldeko lepoa eta Ilusiako haitzen bila. Bidea ez da estutzen hasten haitzarte ikusgarri horretara heldu arte. Handik aurrera bideak haitzaren magalean jarraitzen du, ezpel artean, halako baten haitzarte estu baten sartu eta gainaldera ateratzen den arte.
Gainaldean ezker aldera jo behar dugu. Han dago poste bat bidera erakutsiz (gogoan izan seinaleek ermitaraino lagunduko gaituztela). Laster egingo dugu topo beste pista batekin. Pista honek tontorra inguratu egiten du. Horrela, itzuli zabal bat eginez tontorraren beste aldeko leporaino eramango gaitu, pagadiak inguratzen duen larre eder batera. Letreroetan hainbeste bider iragarritako San Cosme eta San Damianen ermitara heltzeko larre hau zeharkatu eta basoan sartuz gero laster topatuko dugu. Tontorra bera ehun bat metro aurrerago dago, pagadiak utzitako hutsarte txiki baten, bi buzoirekin baina ikusmira handirik gabe.
Bazter gehiago ezagutu nahi izanez gero igoerako bidea beretik jaitsi beharrean azkeneko lepo honetatik jaisten dena har dezakezue, hau ere nahiko ondo seinaleztatua. Aldapa gogorra da hasieran eta jaitsiera azkarra, baina luze gabe pista lasaiago batera helduko gara. Pista hau mendiaren ertzeko haitzen magalean doa hegoaldera, harik eta bihurgune itxi batean iparrekialdeko norabidea hartzen duen arte. Pistari jarraitu eta berehala bidegurutze nagusi batekin egingo dugu topo: eskubi aldetik Aramendia aldera doa eta ezker aldetik, berriz, Galdeanotik igotzeko erabili dugun bidearekin bat egiten du. Bigarren hau izango da aukera errazena.