LOA I tumulua

Mota Tumulua.
Eremua BELABIETA (Uzturre - Ipuliño).
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza T. Aranzadi, J.M. Barandiaran (10-07-1922)
Kokapena
· Alt.: 711 m.
· WGS84 43.161050 lat., -2.001760 long.
· ED50 30T X.581258, Y.4779392
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu LOA trikuharria, BELABIETA TXIKI trikuharria, BASABURU trikuharria, Urdelar mendia, Andre Mariaren Zeruratzea eliza.
images
LOA I
... ©inaxio

Azalpena

Tumulua 10 m. diametrokoa I-H eta 11 m. E-M, bere erdian 0,50 m.tako altuera duelarik. Harkosko eta harlosaz osatua dago, I-H norabideko zanga batzuk zeharkatzen dutelarik, ziur aski koniferak aldatzeko egindako lur-ondeatzearen ondorioz. Bertako hareharri triasiarrak.

J. M. Barandiaran eta T. de ARANZADIk aurkitu zuten 1922an, eta zanga bat egin zuten, bere ezaugarri prehistorikoa baieztatzerik posible izan ez zelarik. 1983an, L. del Barrio eta P. LOPEZek tumulutzat jo zuten egitura hau.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

Aldameneko trikuharriak

Aldameneko trikuharriak bezala, hainbat pinu enbor ditu gainean etzanda, azkeneko haizeteak basoan eragindako txikizioaren ondorioz. Kokapena zehaztu dut, GPSaz bertan jasotakoarekin.