OINDOLAR III trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zone BELABIETA (Uzturre - Ipuliño).
Secuencia cultural Neolito-Brontzea.
Descubrimiento I. Gaztelu Iraundegi, M.K. Manzanas Hidalgo (03-01-1992)
Location
· Alt.: 425 m.
· WGS84 43.189416 lat., -2.016780 long.
· ED50 30T X.580000, Y.4782528
· Ubicación exacta (~25m)
Cerca OINDOLAR I trikuharria, OINDOLAR II trikuharria, Oindolar mendia, OINDOLAR IV trikuharria, AIZMENDI eremu tumularra, ITXUPEAKA tumulua, San Esteban ermita, URDAUSULBIGO BORDA tumulua, MUNTTO harrespila, Muntto mendia.
images
OINDOLAR III
205 ©inaxio

Localización

Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 60 m M-ra. Oindolar I eta Oindolar II trikuharriak IM-ra daude, 21 m eta 66 m-ra.

Descripción

Trikuharria. Tumulua: 7,50 m-ko diametroa I-H-n eta 6,50 m-koa E-M-n, eta 0,40 eta 0,20 m arteko garaiera. Tumuluaren hondakinen erdialdean ganbara gelditzen da. 4 alboko harlauza ditu luzeran jarriak eta HM-ra etzanak, 2,10 m neurtzen dutelarik eta beste bi perpendikularki ezarriak, itxiturakoak, zutik eta IM-ra etzanak. Harlauza guztiak 0,12 eta 0,25 m arteko azaleratzea dute. Orientabidea 150° da. Bertako hareharriak dira. Tumuluaren ertzetik 1,50 m HM-ra ia etzana dagoen bertako hareharrizko harlauza bat (1,20x0,60x0,12 m.) topatzen dugu, seguraski trikuharriaren egiturarekin zerikusi handia duena.
Pinudi batean kokatzen da (Pinus Insignis). Pinu horietako 4, nahikoa ederrak direnak egituran sustraiturik azaltzen dira. Seinaleztatu gabe dago.

I. Gazteluk aurkitu zuen 19991n. Ez da indusketarik egin.

Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Imágenes






***

***

***