BELABIETA TXIKI trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua BELABIETA (Uzturre - Ipuliño).
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza J.M. Barandiaran (04-07-1922)
Kokapena
· Alt.: 762 m.
· WGS84 43.156532 lat., -1.993116 long.
· ED50 30T X.581967, Y.4778899
·
Gertu BASABURU trikuharria, Urdelar mendia, LOA trikuharria, LOA I tumulua, MOA tumulua, Santa Krutz ermita, Sorregieta etxe aipagarria, Elduain herria, Santa Katalina eliza.
images
BELABIETA TXIKI
... ©inaxio

Non

Belabieta Txikiko lepoaren erdian, Aznar (Gazteluaitz) eta Urdelar mendi tartean. Basaburu trikuharria 300 m. HHE-rantz kokatzen da, Loa trikuharria eta Loa I tumulua 850 m. IIMrantz.

Azalpena

Trikuharri labur irekia. Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,50 m.tako altuerakoa. Ganbara, esparru errektangular bat, 3 harlosaz osatua dago, alboko 2ak barnekaldera piska bat okertuak daudelarik. Iparralderanzko norabidea. Bertako hareharriak.

J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1922an eta urte berean T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak










***

****