Zaziain

Enviado por zuriain el 2010, Febrero 2 - 10:39.
Altitud 834 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.632840, Y.4744141
WGS84 42.836440 N, -1.375852 E.
Nombres alternativos Zazigain
Puntos de partida Nagore, Landakoa
Cerca San Emeterio eta San Zeledonio baseliza, San Roman eliza, Eskisun mendia, Aloz eliza, San Julian eliza, Txaparral mendia, San Martin eliza, Bideko Andra Maria ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Zaziain
Alotz herrixkaren hondakinak ©zuriain

Itoitzko urtegi erraldoiaren eraikuntzak itxuraldatu egin zituen Artzibarko paisaia basati eta lasaiak. Hainbat herri jendez hustu eta ito egin zituzten, Urrobi eta Irati ibaiek urraturiko arroil (bazter hauetan potxe hitza erabiltzen da) ederrak urpean gelditu ziren, porlanezko uharkek eta errepide berriek hautsi egin zuten ibarren bakea...
Txintxurreneako potxea izan zen triskantzaren adibide garbienetako bat. Legea nahierara moldatuz, hegaztien babesgune garrantzitsua zena axolagabeki urperatu zuten. Ura Nagore herriaren etxeetaraino iristen da egun.
Zaziain dugu Txintxurrenea mendebaldetik menderatzen duen gaina. Bakartien artean bakartia, plazer hutsa da pista eta bidexka erdi galduetan barrena ibiltzea, Otsa, Zarikieta eta Labiako gainak begira ditugula. Gailurra ez da oso nabarmena, eta gpsak emanen digu haren berri. Bada, mendebalderago, Lutxandi izeneko gainan, erpin geodesiko bat -zonaldeko lurrikarak neurtzeko jarria-, gailurren argazkiak maite dituztenentzat.
Izenari dagokionez, M. Belaskok dio egun Zazigain izena erabiltzen bada ere, jatorrizko izenaren moldaketa izan litekeela, eta -ain atzizkia -eta ez gain hitza- egon litekeela izenaren oinarrian.

Imágenes

****

****

****

****

****

****

****

****

****

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

Related nodes
[ibilbide] Zaziain, by zuriain