Xoldoko gaina

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 486 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.603729, Y.4797985
WGS84 43.325687 N, -1.721918 E.
Beste izenak Xoldokogaña
Abiapuntuak Bera, Biriatu, Ibardin.
Gertu XOLDOKOGAÑA tumulua, XOLDOKOZELAI 1 trikuharria, XOLDOKOZELAI * zista, XOLDOKOZELAI 2 trikuharria, OSIN trikuharria, XOLDOKOZELAI 15 trikuharria, XOLDOKOZELAI 3 trikuharria, XOLDOKOGAÑA zutarria, XOLDOKOZELAI 16 tumulua, URBISIKO ERREKA zutarria, URBISIKO ERREKA ??? tumulua, URBISI 1 zutarria, ROCHER DES PERDRIX tumulua, URBISI 2 zutarria, URBISI 2 HEGO trikuharria, URBISIKO ERREKA 2 trikuharria, URBISIKO ERREKA 1 trikuharria, USATUITA 2 trikuharria, URBISIKO ERREKA zista, USATUITA 1 trikuharria, URBISIKO ERREKA 2 zutarria, URBISIKO ERREKA 3 trikuharria, URBISIKO ERREKA 4 tumulua, URBISI harrespila, URBISI I IPAR trikuharria, PITTARRE harrespila, GALBARIO 4 trikuharria, URBISI 4 zista, GALBARIO 2 trikuharria, GALBARIO tumulua, GALBARIO 1 trikuharria, Kalbario ermita, LEZANTE HEGO trikuharria, LEZANTE III zista, LEZANTE IPAR trikuharria, ONEAGA harrespila, San Martín eliza, ONEGA trikuharria, LIZARLAN tumulua, Biriatu herria, GAINXOBORDAKO LEPOA harrespila, MUGI I (hego) trikuharria, MUGI 3 trikuharria.
Lurraldeak Iparraldea.
Kategoriak EHMK.
images
Xoldoko gaina
Biriatu aldeko igoera ©inaxio

Mendi apala da, iratze eta otadiz jantzia, gain zabalekoa. Bidasoa aldekoa du isurialde zakarrena eta Biriatu aldera luzatzen den harri-gorrizko gandor luzeak atontzen du alde hartako ikuspegia. Manttale eta bien artean urtegi txiki bat dago, hesiz inguratua. Markatutako hainbat ibilbidek zeharkatzen dituzte bere isurialdeak, GR10a horietako bat, Biriatura jaisteko. Historiaurreko hilarri ugari aurkitu da bere IEko hegietan.

Irispide erabiliena Biriatu aldetik abiatzen dena da, GR10aren arrastoa jarraituz lehendabizi eta IEko gandorraren Iparraldeko hegian gora gero. Gehiago ibili nahi izanez gero, GR10aren arrastoa baliatuz Manttalera igo, Ibardinera jaitsi eta urtegia inguratuz itzul zaitezkete Biriatu aldera.

Irudiak





***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

***

****

***

***

Lotutako orriak

Txingudiko borobila

Zirkunferentzia erdia islatzen duen mendia dirudi, Aia eta Larrun artean. Biriatuko eliza izango dugu abiapuntu. Bere atzetik pista bat ateratzen da, herritik urrundu eta mendira hurbiltzen dena. ordu erdi baten buruan iritsiko gara gainera. Arduradunak era egokian azaltzen duen moduan, bidea luzatu daiteke Mandalera. Egokiena bi kotxe maneiatzea izango litzateke, bigarrenak Ibardingo lepoan har gintzan. Bestela, bueltatzea baino beste erremediorik ez. Katea jarraituz, ordu baten buruan iritsiko gara Mandaleko baionetara. Beheran, Mandaleko lakua. Bistak Lapurdiko mendietarantz zabaltzen dira eta baita lehen handietara ere: Saioa, Mendaur, Hautza, Lindus... .