Xaguxelai

zuriain-k sortua, 2010, martxoa 30 - 13:01
Garaiera 794 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.618916, Y.4771023
WGS84 43.080730 N, -1.540455 E.
Beste izenak Artxelai
Abiapuntuak Artesiagako mendatea, Iruritako errepidea, Irurita
Gertu Aizkoa mendia, OLARIAGAKO LEPOA 2 harrespila, OLARIAGAKO LEPOA 1 harrespila, OLARIAGA harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Xaguxelai
Xaguxelaiko gailurra ©zuriain

Saioa-Abartan katearen paraleloan, bada beste mendilerro apalago bat Egurtegi menditik abiatu eta iparralderantz luzatzen dena, Artesiaga eta Zokoako ibar sakonak bereiziz. Mendialde ederra da hau, bai gain soiletatik izanen ditugun paisaiengatik, bai zapalduko ditugun parajeen edertasunagatik. Izan ere, denetarik aurki daiteke katetxo honetan: pagadi zabalak, larre gozoak, harrizko gandorrak...
Artesiagako lepotik abiaturik, hiru gain nagusi aurkituko ditugu: Dolameakako kaskoa (834m), kateko gainik garaiena, bere harrizko gandorrarekin. Azkurreta (796m), pagoek inguraturik eta Xaguxelaiko Kaskoa, garaiera aldetik apalena (794m), baina paisaia zabalenak eskaintzen dituena.
Ideia ona izan daiteke Iruritatik abiatu eta kate hau Saioa-Abartanekoarekin lotuta txango zirkular luzea egitea.

Irudiak

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****