Trasmosomos

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 698 m
Mendialdea Santxosolo
Kokapena ED50 30T X.486470, Y.4780860
WGS84 43.178513 N, -3.167779 E.
Beste izenak Espaldaseca
Abiapuntuak Balmaseda, La Herrera.
Gertu ARBALITZA tumulua, San Isidro ? ermita.
Lurraldeak Bizkaia, Burgos.
Kategoriak EHMK.
images
Trasmosomos
Espaldaseca ©Enezubi
Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

**

**

**

**

**

**

**

**

Lotutako orriak

Trasmosomos eta Espaldaseca

Badirudi izen biko mendi bat dala. Mendikatea Santxosolo da, baina Trasmosomos be esaten jako. Tontor garaiena Espaldaseca (698 m) da, eta ondoan dauka Zeladilla atxa (697 m), gaztelaniaz Alto de la Zeladilla, han sortzen den errekastoaren izenetik. Kontua da tontor bi horien eta bien bitarteko lepoaren izena, multzoarena, Trasmosomos dela. Mendizaleok tontor bietan altuenari esaten diogu Trasmosomos, ez da harritzekoa, ez diogulako tontorrari baino begiratzen. Datuak Mendikatetik aterata daude.

Hala ere, ez ninduke harrituko Espaldaseca hegoaldeko isurialdean (Burgos) emandako izena izatea, izan ere alde horretan ez dauka errekastorik eta bizkar lehor baten itxura dauka. Baina iparraldeko isurialdean (Bizkaia) errekasto ugari ditu, eta izen hori ez dator bat izanarekin.

Jon

Rigadas lepotik txango erraza

Kaixo mendizaleok.
Aurreko larunbatean izan nintzen bertan eta abiapuntua Rigads lepotik hartua txango erraza bezain polita iruditu zitzaidan Santxosolo mendikate osotik. Horretarako berebila Rigadas lepoan utzi(bertara iristeko Sollano auzotik abiatu ebhar da eta La Brena atsedenlekua norabidea hartu eta berau pasata 500m dago gainaldea eta bertan utzi kotxea). Ondoren bi aukera daude, bata pista eta arrasto txuri-gorriak jarraitzea edo bestela maldan gora Rioya tontorreraino lehenengo eta ondoren Espaldaseca/Trosmosomos tontorreraino ordu betean gainaldetik gorabehera batzuekin. Ibilaldia luzatu nahi ezkero, Celadilla eta Arbaitza tontorrera joan gaitezke eta bueltan Rigadas lepora itzuli eta errepidearen beste aldera joanaz Ilso, Laguna eta Artzia tontorrak egin daitez ordu betean ere. Orokorrean goiz batean egin daitezke txangoa eta neke handiegirik gabe. Ondo izan.

Ez da Trasmosomos

Argazkian agertzen dena Somokurtzio edo Espaldaseca mendia da. Trasmosomos mendia ondo ondoan dago.

Trasmosomoseko Argazkia

Arrazoia duzu Galardi.Agertzen den Argazki Hori Espaldasecakoa da.Uste Nuen Mendi Bera Zela Bi Izen Desberdinekin

ongi etorri galardi! nik ez

ongi etorri galardi!

nik ez dut ezagutzen mendi hori; argibide gehiago ematerik izango bazenu... :-)