Saprizio

zuriain-k sortua, 2012, azaroa 28 - 15:09
Garaiera 876 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.620060, Y.4747673
WGS84 42.870352 N, -1.531432 E.
Beste izenak Sapronzio, Saponzio
Abiapuntuak Ilurdotz
Gertu Errosarioko Andra Maria eliza, La Concepción eliza, Maliturri mendia, San Kristobal-Beltzunegi eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Saprizio
Saprizio ©zuriain

Ilurdotz herri txikira iristeko, Esteribarko errepide nagusitik aldendu eta ibartxo batera sartu behar da. Herria mendien artean estuturik dago. Iparraldean, Puno eta Maliturriko katetxoa. Hegoaldean, Lakarrin hasi eta Lertxundi gainean amaitzen den adarra.
Azken adar honetan, Saprizio gain oihantsua dago. Ez da oso mendi nabarmena, baina nolabaiteko tradizio mendizalea du. Iruñetik hain gertu egonik, ez dira gutxi mendixka honetara hurbiltzen diren mendizaleak. Horrexegatik mendi gida eta katalogo askok jasotzen dute.
Txango laburra eginen dugu Ilurdoztik, baina bidea atsegina izanen dugu. Ez saiatu Lakarritik joaten, infernua ezagutuko duzue eta.

Izenari dagokionez, Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu San Ponzioren omenez eraikitako ermita zahar batetik datorrela.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

****

Lotutako orriak