Peñaforca

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2390 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.683562, Y.4743978
WGS84 42.824488 N, -0.755672 E.
Puntos de partida Zuriza, Selva de Oza, Ansó.
Cerca Rincón de Alano mendia.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Peñaforca
Tontorra ©Andres

Zuriza aldeko mendi ederrenetakoa eta Alanoseko tontorrik altuena. Ikusgarriak dira Oza aldera erakusten dituen horma tzarrak eta Zuriza aldeko bailara eskegia, sekulako haitzez inguratua. Biderik ohikoena Tacheratik abiatzen dena izango da, Chandalan lepotik gora pasata. Goiko haranean aukera bat baino gehiago izango dugu, gandorretik edo sakanatik jarraituz.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

**

***

****

***

Zuriza kateko 3º tontorra

Auñamendi eta Hiru Errege ostean, mendi garaiena. Seguraski, bi hauek baino gogorragoa izango da, nire lagunen komentarioei kasu eginez...
Tatxerasetik ekin bideari. Pista aspergarria alde batera utzi, bidezidor ugarien laguntzarekin. Tatxeraseko lepoa antzeman, Chandalan izena ere duela. Korridore hau erraza da, Collaradak duenarekin adibidez alderatuz. Goiko zelaiak miresgarriak dira benetan. Xenda jarraitu paisaia kartsikoa hasten den arte. Hemen bi aukera:
1) bide zaharra: bailaran barrena doana, Peña del Rincón ingurura. Karst osoa zeharkatu beharra exigitzen du eta atzekaldetik erasotzen dio tontorrari. Bukaeran eskalada pasu batzuk ditu, arretaz egin beharrekoak.
2) bide berria: karsta hasten den tokian gutxi gora behera, bada bide bat eskubira jotzen duena. Kairn batez markatua dago, baina ez da erraza topatzen. Horrexegatik gomendatzen dizuet eskubira joatea harria hasten den toki berean. Bide honek gora jotzen du zig zag batzuen bidez. Gandorra menderatzen du eta Peñaforcara hurbiltzen da zenbait pasu itsusiren bitartez. Egia esan, beti iruditu izan zait mendi nahiko madarikatua, arretaz egin beharrekoa. Harriaz aspertuko zarete eta jaitsiera luzea egiten da. Hala ere. beti gertatzen den bezala, panoramika ederra da. Totalera 6 ordu inguru.