Peña del Abrigo

inaxio-k sortua, 2008, abuztua 25 - 08:36
Garaiera 915 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.611823, Y.4724390
WGS84 42.661985 N, -1.636849 E.
Abiapuntuak Untzue, Muruarte
Gertu San Berbabe ermita, Urraun mendia, Nuestra Señora de Artederreta ermita, San Millan eliza, Untzueko haitza mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Peña del Abrigo
San Bernabe eta Peña del Abrigo, hurrenez hurren, Untzue aldetik ikusita ©inaxio

Alaitz mendialdearen HMan harrotutako gandor harritsu bat da Peña del Abrigo izenarekin goititzen dena, Untzueko Haitzaren parean, Untzue eta Muruarte herrien artean. HMko hegi aldapatsuan artadia eta ezpela dira nagusi; IEan amildegi batek ebakitzen du mendia, ikuspegi zabala eskainiz Alaitz osatzen duten gainontzeko mendietara. Gandorrak IM-HE norabidea jarraitzen du, eta beste bi tontor nabarmentzen dira: Urraun izenarekin ageri da bat IMan, 816 metro eta oso horma ikusgarriekin bere Eko amildegian, eta San Bernabe HEan, ermita txiki bat jasoz 822 metrora. Biderik errazena Untzue herritik abiatu eta gari soroen artetik pasata San Bernabe eta Peña del Abrigoren arteko lepora igotzen da, tontor batera nahiz bestera igotzeko aukera emanez, aparteko zailtasunik gabe. Peña del Abrigoren HMko hegian gora egiten duen bidezidorra nahiko arina da; harripila eta zintaz markatuta dago, baina arreta jarri beharra dago arrastoa jarraitzeko, jaitsieran batez ere.

Irudiak












***




***

****



***